Iragarpena
Giro nahasia eta tenperatura freskoak, EAEn
Erredakzioa
2011/06/28
Astearte honetako fronte hotza hizpide izango dugu asteazkenean ere. Tenperaturak 20º-ren bueltan ibiliko dira eta zaparradaren bat bota lezake. Ostegunean eguraldiak hobera egingo du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Giro freskoa izango dugu, asteartean heldutako fronte hotzari esker. Horrek zaparradak han-hemenka utziko ditu berriro eta tenperaturak 20º-ren bueltan ibiliko dira, Euskalmet Meteorologia Agentziak iragarri duenez.
Asteazkenean, ipar haizeak freskotasuna ekartzen jarraituko du, eta 20º-ren azpitik geldituko dira eguneko beroenak. Itsasaldeko haizearekin, zeru goibelarekin esnatuko da eguna eta egunaren lehenengo partean euria egingo du, bereziki kantaurialdean. Arratsaldeak aurrera egin ahala, atertzera egingo du eta hodeitza saretuz joango da.
Ostegunean, azkenik, eguraldiak hobera joko du. Egunaren lehenengo partean, behe-hodeiak nagusituko dira ipar parteko hainbat zonaldetan. Orduek aurrera egin ahala, hodeiak desagertuz joango dira eta arratsaldean, ostarte ederrak gailenduko dira. Tenperaturak gora egingo du.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)