Cargando...
Itxi

Iragarpena

Ostegunetik aurrera euria berriz ere, Euskadin

Erredakzioa

2011/08/03

Ostegunean arratsalde-gauera arte giro lasaia eta eguzkitsua izango dugu eta eguerdi aldera, baliteke zaparradaren bat botatzea.

Ostegunean arratsalde-gauera arte giro lasaia eta eguzkitsua izango dugu. Goizean goizeko behe-lainoa jaso ostean giro eguzkitsua nagusituko da eta zeruan goi-hodei batzuk baino ez ditugu ikusiko. Eguerdi aldean giroa berotzen joango da eta tenperatura maximoak 25-28 ºC artean ibiliko dira. Arratsaldean bero-hodeiak agertuko dira eta zaparradaren bat bota dezake.

Ostiralean giro nahasiagoa espero dugu. Noizean behin zaparradak botako ditu eta noiznahi busti dezake, bereziki egunaren lehen partean. Orduan trumoi-ekaitzak jo dezake eta zenbait tokitan zaparradak mardulagoak izan daitezke. Iparraldeko haizea nagusituko da eta giroa zertxobait freskatuko du.

Ikus itzazu erabiltzaileek bidalitako argazkiak Eguraldiblogen.