Iragarpena
Tenperaturek gora egingo dute astearte honetan, EAEn
Erredakzioa
2011/08/08
Eguzkiak indarra hartuko du eta termometroak gora egingo du: 22-25º-ren bueltan ibiliko gara. Ostiralera arte, gutxienez, eutsiko diogu eguraldi onari.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, asteartean goizeko lehen orduetan, baliteke itsasaldetik sartutako hodeiek zirimiria uztea kantauriar isurialdeko hainbat tokitan. Hala ere, goizean zehar, eguzkia indartuz dioan heinean, hodeiak desegiten joango dira eta urdinguneak gailenduko dira eguerdirako. Arratsaldean, eguzkia jaun eta jabe izango da zeru gainean. Tenperaturak gora egingo du, eta 22-25 ºC artean geldituko dira.
Asteazkenean giro ederra nagusituko da. Eguzkiak bete-betean joko du eta goizean goizeko behe-hodeiak salbu, gainontzeko orduetan zerua ia oskarbi agertuko da. Tenperatura maximoak igo egingo dira, 26 ºC-ra ingurura iritsiko dira barnealdean.
Ikus itzazu erabiltzaileek bidalitako argazkiak Eguraldiblogen.
Informazio gehiago (1)