Bero handia
Termometroak 40 graduren bueltan izan dira Euskadin
Erredakzioa
2011/08/22
Bestalde, alerta horia ezarri dute galernak izan litezkeelakoan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan alerta horiarekin jarraitzen dute eta Nafarroan, berriz, alarta laranjari eusten diote.
Iruñan termometroak 40 graduren bueltan ibili dira. Oiartzunen eta Donostian 39,4 gradukoak izan dira tenperatura maximoak. Mutrikun 38 gradu izan dituzte eta Legution 36.
Bilbon 35 gradu izan dituzte eta Gasteizen 36 gradu.
Arratsaldean, bero-hodei mardulak garatuko dira eta zaparrada trumoitsuak botako ditu han-hemenka, gainera gaur, atzokoak baino indartsuagoak izan daitezke, bereziki mendebaldean.
Hegoaldeko haizea ibiliko da, baina arratsaldean ipar-mendebaldeko haizea indarrez sar daitezke itsasertzean.
Galerna arriskua
Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak alerta horia ezarri du kostaldean galerna izateko arriskua dagoelako, ohar baten bidez zabaldu duenez.
Zuzendaritzaren (Herrizaingo Saila) arabera, 14:00ak eta 18:00ak bitartean hegoaldeko haizeak norabidea alda lezake "bapatean" kostaldean eta 70 km/h-ko abiadura lor lezake, eta horrenbestez, tenperaturak behera egin. Astelehenean ere gauza bera gerta liteke eta 70 km/h-ko haizeteak izan.
Larunbata, urteko egunik beroena Gasteizen
Larunbatean Euskadiko zenbait lekutan tenperatura 40 graduren bueltan ibili zen eta Gasteizen eta Iruñean urteko egunik beroena izan zuten.&' || 'nbsp; Gasteizen eta Iruñean urteko egunik beroena jasan zuten.
Bart termometro gehienak ez dira 20 graduetatik jaitsi.