Iragarpen meteorologikoa
Ia euri gabe eta tenperatura epelekin bozkatuko du Euskadik igandean
Erredakzioa
2011/11/16
Atlantikoko antizikloi batek eta kontinentetik datorren beste batek egonkortasuna emango diote hauteskunde egunari, haizeari hegoaldeko ukitua emanez.
Hauteskunde orokorrak ospatuko diren igande honetan, tenperatura suabea eta ia euri gabeko eguna iragarri du Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak
Atlantikoko antizikloi batek eta kontinentetik datorren beste batek egonkortasuna emango diote hauteskunde egunari, haizeari hegoaldeko ukitua emanez eta orokorrean egun polit bat eskainiz
Euskalmeten arabera, egoera horrek ez du soilik euria egiteko aukera ia desagerraraziko, baizik eta egun osoan termometroa balio suabeetan mantentzea ahalbidetuko du.
ARABA
Aldizka, hodeiak eta ostarteak txandakatuko dira. Dena dela, eta batez ere egunaren lehen partean, ezin daiteke baztertu euri pixka bat egitea.Horretaz aparte, litekeena da eguerdi partean euririk ez egitea. Hegohaizeak zakar joko du, batez ere mendi partean, eta haize-bolada indartsuak egon litezke.
BIZKAIA
Orokorrean egun eguzkitsua izango da Bizkaian. Hego haizeak, gune altuetan indarrarekin putz egin dezakeenak, 20 gradu inguruan koka dezake eguneko maximoa. Tenperatura txikienak nekez jaitsiko dira 12 gradutik, beraz egun atsegin bat bizitzeko aukera izango da.
GIPUZKOA
Oso eguraldi lehor eta lasaia, eguzkiaren konpainiarekin eguneko lehen orduetatik. Nahiz eta hodei batzuk ager daitezkeen, litekeena da, orokorrean, zerua oskarbi mantentzea. Haizeak hegoaldetik joko du, eta nahiz eta mendi aldean haize ufadek gogor jo lezaketen, udaberri sasoiko tenperaturak nagusituko dira.