Itxi

Oharra

Alerta horia ezarri dute bihar arte haizeak gogor joko duelako

Erredakzioa

2011/12/01

Orduko ehun kilometrotik gorako haize boladak espero dira, EAEko mendebaldeko mendi inguruan bereziki.

Zuhaitz bat erorita duela hilabeteko haizetearen ondorioz, Itsasondon. Argazkia: Lazaro Gonzalez

Herrizaingo Sailak alerta horia ezarri du gaurko eta biharko haizeak gogor joko duela eta.

Gaurko, 15:00etatik aurrera, orduko ehun kilometrotik gorako hego-haizea espero da toki batzuetan, EAEko mendebaldeko mendi inguruetan bereziki.

Herrizaingo Sailaren arabera, bihar egoera bera izango da eta indarrean jarraituko du alerta horiak, printzipioz goizaldeko hiruak arte.