Cargando...
Itxi

Erabiltzaileak, protagonista

Elurraren argazki eta bideo 'erauntsia', eitb.com-en

eitb.com

2018/03/02

Euskal Herria astintzen ari den elur denboralearen 400 argazki eta 25 bideo jaso genituen atzoko egunean. Horrez gain, Eguraldia atalaren audientzia ohikoaren halako 10 izan zen.

2012ko otsaileko elur eta hotz denboralearen kronikari eta lekuko izaten ari dira eitb.com-eko erabiltzaileak. Atzoko egunean, 400 argazki jaso genituen erabiltzaileen atarian, horietatik 300 elurraren ingurukoak. Elurraren bideoak ere, ugariak izan ziren. Gasteizen, Donostian, Bilbon, Oñatin edo Agurainen botatakoak jaso zituzten erabiltzaileek; 26 grabazio kontatzeraino.

Audientzietan ere izan zuen isla erabiltzaileek denboralearekiko duten ardura eta interesa. Hala, eitb.com-eko Eguraldia atalean, egun normal batean den erabiltzaile bakarren kopuruaren halako hamar izan zen atzo.

Txoko guztietako argazki eta bideoak

Makina bat jenderentzat erreferente izan zen atzo eitb.com-en erabiltzaileen ataria. Atertu barik heldu ziren elurraren argazki eta bideoak. Egun arrunt batean 100 bat argazki iristen dira atari honetara; atzo, ordea, 400 bat jaso ziren, 300 bat denboralearenak. Zuriz margotutako paisaiak nonahi erretratatu zituzten erabiltzaileek: Donostia, Tolosa, Zumarraga, Azkoitia edo Ordizia Gipuzkoan; Gasteiz edo Laudio, Araban; Bilbo, Urduña, Zaldibar edo Durangokoak, Bizkaian; baita Nafarroako hainbat herritakoak ere: Iruña, Atarrabia, Etxarri-Aranaz edo Altsasu, kasu. Hendaiatik ere bidali zizkiguten argazkiak!

Oñati, Arrasate, Agurain, Dima, Beasain edo Gasteiz zuri-zuri agertzen ziren irudiak bidali zizkiguten erabiltzaileek bideo euskarrian. Hain ikusgarriak ez izanda ere, Bilbo edo Donostiako elurteak ere jasota geratu ziren. Orotara, 26 bideo heldu ziren erabiltzaileen atarira; egun arrunt batean, batez beste, bost.

Arrakasta honi lagundu dieten guztiei eskerrak eman nahi dizkie eitb.com-ek eta, bide batez, denborale honen argazki eta bideoak bidaltzeko jarraitzeko deia egin nahi die.

 

2012ko otsaileko elur eta hotz denboralearen kronikari eta lekuko izaten ari dira eitb.com-eko erabiltzaileak. Atzoko egunean, 400 argazki jaso genituen erabiltzaileen atarian, horietatik 300 elurraren ingurukoak. Elurraren bideoak ere, ugariak izan ziren. Gasteizen, Donostian, Bilbon, Oñatin edo Agurainen botatakoak jaso zituzten erabiltzaileek; 26 grabazio kontatzeraino. Audientzietan ere izan zuen isla erabiltzaileek denboralearekiko duten ardura eta interesa. Hala, eitb.com-eko Eguraldia atalean, egun normal batean den erabiltzaile bakarren kopuruaren halako hamar izan zen atzo. Txoko guztietako argazki eta bideoakMakina bat jenderentzat erreferente izan zen atzo eitb.com-en erabiltzaileen ataria. Atertu barik heldu ziren elurraren argazki eta bideoak. Egun arrunt batean 100 bat argazki iristen dira atari honetara; atzo, ordea, 400 bat jaso ziren, 300 bat denboralearenak. Zuriz margotutako paisaiak nonahi erretratatu zituzten erabiltzaileek: Donostia, Tolosa, Zumarraga, Azkoitia edo Ordizia Gipuzkoan; Gasteiz edo Laudio, Araban; Bilbo, Urduña, Zaldibar edo Durangokoak, Bizkaian; baita Nafarroako hainbat herritakoak ere: Iruña, Atarrabia, Etxarri-Aranaz edo Altsasu, kasu. Hendaiatik ere bidali zizkiguten argazkiak!Oñati, Arrasate, Agurain, Dima, Beasain edo Gasteiz zuri-zuri agertzen ziren irudiak bidali zizkiguten erabiltzaileek bideo euskarrian. Hain ikusgarriak ez izanda ere, Bilbo edo Donostiako elurteak ere jasota geratu ziren. Orotara, 26 bideo heldu ziren erabiltzaileen atarira; egun arrunt batean, batez beste, bost. Arrakasta honi lagundu dieten guztiei eskerrak eman nahi dizkie eitb.com-ek eta, bide batez, denborale honen argazki eta bideoak bidaltzeko jarraitzeko deia egin nahi die.