Cargando...
Itxi

Iragarpena

Euskalmetek 112 km/h-ko haize-ufadak neurtu ditu Punta Galean

Erredakzioa

2012/08/15

Galerna arriskuagatik gaurko ezarritako abisu horia bertan behera utzi du Herrizaingo Sailak. Bihartik aurrera, udako eguraldia izango dugu berriro lagun.

Galerna Donostiako Zurriola hondartzan. EFE

Galerna arriskuagatik gaurko ezarritako abisu horia bertan behera utzi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Euskalmeteko estazioek 112 km/h-rainoko haize-ufadak neurtu ditu dagoeneko Punta Galean, Bizkaian, 06:00ak aldera. Halaber, termometroak 29º markatu ditu dagoeneko. Izan ere, orokorrean, EAEn, temperatura altuak izan dira asteazkeneko lehen orduetatik. Horrela, 05:00etan, 29º izan ditugu Bilbon, 27º Zarautzen eta 23º Gasteizen.

Iragarpena

Asteazkenean, zerua hodeitsu egongo da. Han-hemenka zaparrada txikiak botatzeko probabilitatea handia da, zenbait lekutan ertainak eta trumoitsuak, egunaren lehenengo partean aukera handiagoz. Hego/hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin kostaldean eta mendi inguruetan.

Ostegun goizean zerua tarteka hodeitsu egongo da eta arratsaldean hodei gutxirekin geratuko da. Eki/ipar-ekialdeko haize ahula ibiliko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira; maximoak, ordea, gutxi edo nahikoa igoko dira.

Ostiralean goiz-lanbroa izango dugu, baina ondoren, zerua hodei gutxirekin egongo da. Gainera, tenperaturak nabarmen igoko dira.