Itxi

Eguraldia

Euria, haizea eta giro freskoa nagusituko dira ekaineko azken astebukaeran

EITB Media

2024/06/28

Hodeiak eta zaparradak izango dira ekaineko azken astebukaerako protagonistak.

Argazkia: Andoni Alza. Laudio/Llodio

Ostarteekin hasiko dute arratsaldea iparraldean, baina, kantauri isurialdean bezalaxe, hodeiak sartuko dira arratsaldeak aurrera egiten duen heinean. Hegoaldean egun argia dagoen arren, baliteke arratsaldeko azken orduan zaparrada botatzea. Iparraldeko haizea izango da, horrek ez du ordea tenperaura maximoek jeitsiera nabarmenik izatea eragingo.

Larunbatean haizeak bizi joko du mendebaldetik eta ipar-mendebaldetik, kostaldean batez ere. Hodei-mataza lodiak izango ditugu eta euria botako du. Tenperaturak behera egingo du lurralde osoan 19-22ºC inguruko maximoak utziz.

Igandea egun horren iluna izango ez den arren, hodeiak eta zaparradak estaliko dute zerua orokorrean. Iparraldeko haizea ibiliko da eta horrek giroa fresko mantentzea eragingo du.