Iragarpena
Beroa eta hego haizea, uda amaitzeko
Erredakzioa
2012/09/21
Tenperatura nabarmen igoko da, eta hainbat tokitan atzokoa baino 15 ºC altuagoa izango da. Maximoek, bestalde, 30 ºC-ko muga gaindituko dute.
Euskal Herriko hainbat tokitan, tenperatura atzokoa baino 15 ºC altuagoa izango da, eta tenperatura maximoek 30 ºC-ko muga gaindituko dute.
Larunbatean, beroarekin agurtuko dugu uda. Zeruan hodei gutxi izango dira, eta erdi mailako lainoak eta goi-hodeiak tartekatuko dira. Hego eta hego-ekialdeko haizeak gogor joko du haizeguneetan, eta tenperatura maximoek 30 ºC-ko muga gaindituko dute, berriz ere.
Igandean hego eta hego-ekialdeko haizea indartu egingo da, eta hodeiak ere ugaritu egingo dira. Arratsaldean zerua lainotzen hasiko da, eta egunaren amaieran zaparradaren bat bota lezake. Tenperaturari dagokionez, ez da aldaketarik espero: maximoak 30 ºC-ren bueltan geratuko dira.
Informazio gehiago (1)