Cargando...
Itxi

Iragarpena

Eguraldiak hobera egingo du eta urdinguneak zabalduko dira

Erredakzioa

2012/09/30

Igande arratsaldera arte ez du erabat atertuko eta giro freskoa izango dugu. Astea giro paregabearekin hasiko dugu.

Urdinguneak eta hodeiak. Argazkia: Javier Beltran de Heredia

Igandea lainopean hasiko dugu, bereziki ipar isurialdean, eta baliteke bertan goiz partean euri pixka bat egitea. Arratsaldetik aurrera ostarteak gailenduko zaizkie hodeiei, eta atertu egingo du ipar isurialdean. Tenperaturan ez da aldaketarik izango.

Urria giro paregabearekin hasiko dugu. Oskarbi egongo da; laino gune batzuk besterik ez dira sortuko egunsentian. Goizaldean hotz egingo du; termometroa 5 gradura jaitsiko da barnealdeko puntu askotan. Alabaina, eguerdi partean, giroa atsegina izango da, eta tenperatura maximoek 20 ºgraduak gaindituko dituzte.

Asteartean hodei gehiago izango ditugu zeruan. Tenperaturan ez da aldaketa handirik egongo, baina zerua ez da garbi egongo. Giro lasaia izango dugu egun osoz, baina goizak aurrera egin ahala hodeiak ugaritzen joango dira.