Itxi

IRAGARPENA

Giro onak jarraituko du Euskadin

Erredakzioa

2012/10/03

Gaur eta datozen egunetan, eguzkia izango dugu protagonista, eta tenperatura 22-25 ºC-ra igoko da.

Eguzkia hostoetan. Argazkia: EITB

Gaur ere, giro ona izango dugu. Euskalmet euskal meteorologia agentziaren aurreikuspenaren arabera, baina hodeiak ugaritu egingo dira, batez ere egunaren bigarren partean. Hala eta guztiz ere, egun eguzkitsuaz gozatu ahal izango dugu. Goizean goiz, baina, lainoak eta tenperatura baxuak egon dira.

Asteazkenean, ez da aldaketa handirik egongo. Giro eguzkitsua izango dugu goizean, baina hodei trinkoagoak agertuko dira arratsaldean. Haizea aldakor ibiliko da, eta tenperaturak 22-25 ºC hartuko ditu. Behe-lainoa sortuko da berriro, eta tenperatura freskoagoak egongo dira goizean goiz.

Ostegunean, giroak ez du aldaketarik izango. Goizaldean, hodeiak ugariak izango dira, eta horrek tenperatura asko ez jaistea ekarriko du. Goizak aurrera egin ahala, berriz, hodeiak desagertuz joango dira, eta egun eguzkitsua geratuko da. Termometroak berriz ere 22-25 ºC markatuko ditu.