Cargando...
Itxi

Erronka- Perretxikoak

Ramon Beitiak irabazi du perretxikoen inguruko Erronka

eitb.com

Erredakzioa

2012/10/15

Botoen %9 jaso du erabiltzaile eibartarrak. Jose Luis Cazallas eta Bego Arizmendi, boto kopuru bera eskuratuta (%8), bigarren geratu dira.

Perretxiko pare honen argazkiak irabazi du Erronka. Argazkia: Ramon Beitia

Ramon Beitiaren argazki batekk irabazi du "Perretxikoak" gaitzat izan duen 'Erronka'. Gai horren inguruko argazki eta bideoak bidali dituzte lau egunez (urriaren 8tik 11ra) erabiltzaileek ETBko Eguraldia saioak eta eitb.com-ek antolatutako lehiaketara. Asteburu luzean egindako bozketetan, garaile atera da erabiltzaile eibartarraren argazki dibertigarriak, botoen %9 eskuratuta. Bigarren postua bi lagunek erdietsi dute: Jose Luis Cazallasek eta Bego Arizmendik, izan ere, botoen %8 jaso dute biek ala biek. Joaquin Sanchezen argazkiak hirugarren postua (botoen %7) lortu du.

Honenbestez, bigarren erronka honetako irabazlea da Ramon Beitia. Boto-ematea oso berdinduta egon da eta, gutxi-asko, denek izan dute babesa. Hona emaitzak:

Ramon Beitia %9Jose Luis Cazallas %8Bego Arizmendi %8Joaquin Sanchez %7Carlos Ramos %5Josetxo Apeztegia %5Jose Mari Igartzabal %4Inocencio Goikuria %0

Ramon Beitiak berak 3 puntu izango ditu urriko zozketarako, edukiak bidaltzen parte hartu duten guztiek, bi; eta botoa eman dutenek, bat.

OHARRA: Gorabeherak izan dira boto emateko moduluan eta, zenbat unetan, erabiltzaileek ezin izan dute botorik eman. Lehiaketaren antolatzaileek gertatutakoa aztertuko dute eta berriz ez gertatzeko neurriak hartuko dituzte. Barkamenak eskatu nahi dizkiegu kaltedunei.