Cargando...
Itxi

Lehiaketa

Miren Iribarrenen Lekunberriko argazki bat, garaile ibaien 'Erronka'n

Erredakzioa

2012/11/05

Irabazleak erabiltzaileen botoen % 23 lortu du Isidoro Francisco Arbizuri gailentzeko; azken horrek eta Mikel Gascak bigarren eta hirugarren postuak eskuratu dituzte.

Miren Iribarrenek irabazi du ibaietako Erronkan.

Lekunberrin hartutako argazki batek eman dio Miren Iribarren erabiltzaileari garaipena ibaien "Erronka"n. Irabazleak botoen % 23 lortu du Isidoro Francisco Arbizuri gailentzeko; azken horrek, botoen % 13rekin, eta Mikel Gascak, botoen % 11rekin, bigarren eta hirugarren postuak eskuratu dituzte azaroaren lehen ‘Erronka’ honetan.

Lehen aldiz lortu du Mirenek lehen postua "Erronka"n. ETBko "Eguraldia"k eta eitb.com-ek antolatzen duten lehiaketa, hortaz, honela amaitu da azken aste honetan, finalistak izatea lortu duten edukiei dagokienez:

Miren Iribarren: % 23Isidoro Francisco Arbizu: % 13Mikel Gasca: % 11Ion Otxoa: % 6Joaquín Sánchez Romero: % 5Javier Legaz: % 5Juan Lameirinhas: % 5Lorentxo Portularrume: % 4Mila Egiguren: % 2Inocencio Goikuria: % 1

Laster jakingo dugu zein izango den azaroaren 5etik 11ra arteko asterako "Erronkak" proposatuko duen gaia.