Hotza dator
Lainoek eguzkiari egingo diote lekua
Erredakzioa
2012/11/11
Tenperatura maximoak 10-14 ºC-ren bueltan geratuko dira. Asteartean giro eguzkitsua baina hotza izango dugu.
Euskalmeten arabera, astelehenean egoerak hobera egingo du nabarmen. Goizean hodei ugari egongo da eta tarteka bustiko du baina kantauri isurialdean bakarrik eta gutxi izango da. Arratsaldean ostarte zabalak nagusituko dira eta haizea ipar-ekialdera aldatuko da.
Tenperatura maximoak 10-14 ºC-ren bueltan geratuko dira.
Asteartea
Asteartean giro eguzkitsua baina hotza izango dugu. Zerua, oro har, hodei gutxirekin egongo da. Goizaldean eta goizean goiz behe-lainoa sortuko da barnealdeko ibarretan eta zenbait tokitan iraunkorrak izan daitezke. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, eki ukituarekin.
Goizean goiz tenperatura hotza espero da: barnealdean izotza egingo du eta kostaldean termometroak 5 ºC-ren bueltan izango dira. Tenperatura maximoek igoera nabarmena jasango dute eta 12-16 ºC artean geratuko dira.
Informazio gehiago (1)