Cargando...
Itxi

Lehiaketa

Iñigo Ormazabal irabazle, olatuen 'Erronka'n

Erredakzioa

2012/11/27

Erabiltzaileen botoen % 7 lortu ditu. Atzetik, Mikel Gasca eta Carlos Ramos geratu dira, bozen % 4 eta % 3 eskuratuta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Donostiako Paseo Berriko bideo batek eman dio garaipena Iñigo Ormazabal erabiltzaileari olatuen inguruko "Erronka"n. Irabazleak botoen % 7 lortu ditu. Podiuma osatzeko, Mikel Gasca eta Carlos Ramosen irudiak; bozen % 4 eta % 3 eskuratu dituzte ETBko "Eguraldia"k eta eitb.com-ek antolatzen duten 'Erronka’ honetan.

Horrela geratu da aste honetako (azaroak 19-25) klasifikazioa:

Iñigo Ormazabal % 7 Mikel Gasca %4 Carlos Ramos % 3 Ramon Beitia % 3 Lorentxo Portularrume % 2 Pedro Luis Ajuriagerra % 2 Ana Miranda % 1 Udane Errasti % 0 Manuel Marques % 0 Erramun Zuzuarregi % 0 Laster jakingo dugu zein izango den azaroaren 26tik abenduaren 2ra arteko asterako "Erronkak" proposatuko duen gaia.  

Bideoak (1)