Eguraldia
Astea zeruak eztalita hasiko dugu, baina euririk gabe
Erredakzioa
2012/12/09
Tenperatura hotz izaten jarraituko du eta goizaldean izozte arinak egon daitezke. Herrizaingo Sailak ezarritako abisu horia astelehenean ere indarrean mantenduko dute, 00:00etatik 10:00ak arte.
Ipar-mendebaldeko haize fina ibiliko da eta tenperatura hotz mantenduko du. Goizean goiz barnealdeko zenbait tokitan izotz txikia egin dezake.
Halaber, izotzagatik Herrizaingo Sailak ezarritako abisu horia astelehenean ere indarrean mantenduko dute, 00:00etatik 10:00ak arte, hain zuzen ere.
Asteartea
Fronte bat helduko da gurera, goizaldean, baina oso ahulduko etorriko da. Horren ondorioz, euri apur bat egingo du goizean eta ipar isurialdean.
Frontearen atzetik aire masa hotzago bat helduko da eta beraz tenperatura aurreko egunetan baino baxuagoa izango da. Gainera, gauean izotza botako du barnealdeko hainbat tokitan. Elur-kota 1.000-1.200 metrotan kokatuko da.