Itxi

EiTB taldea EiTB Bekak

Bekak EHUko Kazetaritza eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleentzat

Redacción

Apirilaren 11n, 2013-2014 ikasturteko beken deialdiari buruzko hitzaldia egingo da, Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultateko auditorioan.

Bekak EHUko Kazetaritza eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleentzat

Apirilaren 11n, 11:00etan, Kazetaritzako eta Ikus-entzunezkoetako ikasleei zuzenduta dauden 2013-2014 ikasturteko beken deialdiari buruzko hitzaldia egingo da, EHUk Leioan duen Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultateko auditorioan.

EiTB Taldearen eta EHUko Gizarte eta Komunikazio Fakultatearen arteko akordioari esker, hainbat gaztek EiTBko hedabideetan praktikak egin ahal izango dituzte 2013-2014 ikasturtean.

Ikasturte horretan Kazetaritzako eta Ikus-entzunezko Komunikazioko laugarren mailan matrikulatuta egongo diren ikasleei zuzendutako bekak dira. Lau hilabetez EiTB taldeko hedabideren batean praktikak egiteko eta, beraz, lan mundua ezagutzeko aukera izango dute.

Beka horiek ETBko albistegietan, ETBko kirolen sailean, Radio Euskadin, Euskadi Irratian, Radio Vitorian eta eitb.com-en aritzeko izango dira.

Izena emateko epea apirilaren 11tik 22ra bitartean izango da zabalik, eta parte hartzaileek fakultateko idazkaritzan aurkeztu beharko dute izena emateko orria.

Informazio gehiago (1)