Your browser doesn't support HTML5 video.
PRIMERAN
100.000 gara eta PR1MERAN gaude. Ospa dezagun!
2023ko irailaren 15ean jaio zen PRIMERAN, euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena; eta, hamar hilabete hauetan, 100.000 harpidedun baino gehiago bildu ditu doako plataformak. Marka hori behar bezala ospatu nahi du, hain zuzen ere, 100.000. zenbakia duen erabiltzailea sarituta.