Aliantzak
Etorkizuneko erronkak aztertuko ditu Europako telebisten CIRCOM Regional Biltzarrak Donostian
EITB MEDIA
'We Talk, We Listen, We Share' izenburupean, CIRCOM Regional Europako Zerbitzu Publikoko Eskualde Hedabideen 39. Biltzarra egingo da Gipuzkoako hiriburuan, ekainaren 1ean eta 2an. Horrez gain, Prix CIRCOM Regional 2023 sari banaketa ekitaldia egingo da Tabakaleran.
EITBk eta CIRCOM Regional elkarteak antolatuta, Europako Zerbitzu Publikoko Eskualde Hedabideen 39. Biltzarra egingo da Donostian ekainaren 1ean eta 2an. We Talk, We Listen, We Share izenburupean, gaurkotasun gaiak jorratuko dituzte, besteak beste, kazetaritzarekin, transformazio digitalarekin, zerbitzu publikoarekin eta publiko gazteekin lotuta. Ukrainako gerra eta ikus-entzunezko komunikabideen jarduna ere hizpide izango da Kursaal Jauregian egingo dituzte hitzaldietan. Horrez gain, Prix CIRCOM Regional 2023 sari banaketa ekitaldia izango ekainaren 1ean, Tabakaleran, eta Europako eskualdeetako telebista publikoek ekoitzitako ikus-entzunezko ekoizpen onenak sarituko dituzte bertan. Bezperan, maiatzaren 31n, harrera ofiziala egingo da Miramar Jauregian.
Kursaal Jauregiko hitzaldiek zortzi herrialdetako hogei bat hizlari bilduko dituzte. Horien artean izango da Unai Iparragirre ETBko zuzendaria, EITB, building value for an ever-evolving Basque society konferentzia eskaintzeko. Horrez gain, Mikel Reparaz EITBko Nazioarteko arduradunak gerra egoeretako kazetaritzari buruzko saioa moderatuko du, Ukraina mintzagai.
Hitzaldiak CIRCOM Regional elkarteko hedabidetako profesionalei daude zuzenduta. Guztira, sei saio izango dira, gaika antolatuta eta Amaia Uribe EITBko kazetariak aurkeztuta:
Ekainaren 1ean lehen saioak News and young audiences izenburua du, eta bertan parte hartuko dute Konrad Collao-k (The Kaleidoscope: Young People's Relationships with News) eta Nella Etkind-ek (5 tips to go viral with young audiences).
News and young audiences
Innovation & trends izango da bigarren hitzordua, eta bost hitzaldi eskainiko dira bertan, berrikuntzak eta joerak aztergai:
-De-cyphering tech buzz words (Guillaume Kuster).
-The new possibilities of video (Noora Santavuori).
-Painting the Radio! The final merger of CRTVGalicia's TV, Radio and digital channels (Carlos García-Verdugo).
-Admire3D: Mixed Reality Solutions for Enhanced TV Viewer Engagement and More Appealing Content (Steinar Bjørlykke eta Francisco Ibáñez).
-How the 13 Dutch regional public broadcasters embrace innovation and shape digital transformation together (Jan Müller).
Innovation & trends
Bazkalostean abiatuko da Public service media & democracy at stake saioa, hiru hizlariren eskutik:
-Roberto Suárez (Measuring value and impact: An unavoidable step to secure a future for public service media).
-Unai Iparragirre (EITB, building value for an ever-evolving Basque society).
-Frank Gander (Journalism under fire: how can a foundation make a difference?).
Public service media & democracy at stake, Unai Iparragirrerekin
Osteguneko programa Disinformation & fake news izeneko atalarekin bukatuko da, eta bertan bi aurkezpen izango dira: RTBF Fake team: Vrai ou Faux?, Christine Schwarz-ren eskutik; eta What happens to trust in news if we can't believe anything we see?, Rebecca Skippage-rekin.
Disinformation & fake news
Ekainaren 2an, berriz, Delivering Audiovisual Media under War Conditions: Ukraine izeneko bosgarren saioarekin abiatuko da eguna. Bertan, Alyona Nevmerzhytska, Oleksand Holmakov eta Viktoriia Beha izango dira hizlariak, eta Mikel Reparaz EITBko Nazioarteko buruak gidatuko du solasaldia.
Delivering Audiovisual Media under War Conditions: Ukraine
Solution based journalism izeneko proposamenarekin bukatuta da CIRCOM Regional 39. Biltzarra, eta bertan Christina Johannesson eta Marcus Melinder (Constructive news at SVT) eta Ida Anna Haugen (Hope as a core strategy) arituko dira.
Solution based journalism
Biltzarrean zehar, hizlariek eta parte-hartzaileek esperientziak partekatu ahal izango dituzte, elkarri entzun, eta edukiak landu, ikasi, eztabaidatu…. Azken batean, helburua da Europako ikus-entzunezko sare hau osatzen duten kideen arteko lankidetza sustatzea eta garatzea.
CIRCOM sariak, Neomak eta Kukai taldeen emanaldiarekin
Gainera, ekainaren 1ean, 19:00etatik aurrera, Prix CIRCOM Regional 2023 sariak banatuko dira Tabakaleran. Sari horiek Europako eskualdeko telebista publikoek ekoitzitako ikus-entzunezko ekoizpen onenak saritzen dituzte.
Nerea Reparaz EITBko kazetari eta aurkezleak gidatuko du gala, eta Neomak eta Kukai arituko dira taula gainean.
CIRCOM gala
Harrera ofiziala Miramar Jauregian, maiatzaren 31n
Kongresuko kideak bezperan, maiatzaren 31n, iritsiko dira Donostiara eta, egun horretan, arratsaldez, harrera ofiziala egingo zaie Miramar Jauregian.
CIRCOM Regionalen helburuen artean dago kideen arteko lankidetza sustatzea eta garatzea, programak elkarrekin ekoiztea eta trukatzea, eta Europa osoan kazetari eta teknikarien lanbide-heziketa indartzea, EITBk berak ere EITB 2030 Estrategiaren barruan aintzat hartzen dituen balio eta helburuak.
EITBk CIRCOM Regionalen 39. Urteko Biltzarra antolatuko du aurten. Laguntzaile dira Agile Content eta Euskadi Basque Country.