Itxi

Aliantzak

eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du Prix CIRCOM Regional 2023 sari banaketa, ekainaren 1ean, Tabakaleratik

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Nerea Reparazek aurkeztuta, Neomak eta Kukai arituko dira taula gainean, eta Europako eskualdeetako telebista publikoek ekoitzitako ikus-entzunezko ekoizpen onenak sarituko dituzte bertan. Ekainaren 1ean eta 2an Donostian egingo den CIRCOM Regional 39. Biltzarraren baitan kokatzen da sari banaketa.

Prix CIRCOM Regional 2023 sarien irudia

EITBk eta CIRCOM Regional elkarteak antolatuta, Europako Zerbitzu Publikoko Eskualde Hedabideen 39. Biltzarra egingo da Donostian ekainaren 1ean eta 2an. We Talk, We Listen, We Share izenburupean, gaurkotasun gaiak jorratuko dituzte, besteak beste, kazetaritzarekin, transformazio digitalarekin, zerbitzu publikoarekin eta publiko gazteekin lotuta. Ukrainako gerra eta ikus-entzunezko komunikabideen jarduna ere hizpide izango da Kursaal Jauregian egingo dituzte hitzaldietan.

Horrez gain, Prix CIRCOM Regional 2023 sari banaketa ekitaldia izango ekainaren 1ean, Tabakaleran, eta Europako eskualdeetako telebista publikoek ekoitzitako ikus-entzunezko ekoizpen onenak sarituko dituzte bertan. Nerea Reparaz EITBko kazetari eta aurkezleak gidatuko du gala, eta Neomak eta Kukai arituko dira taula gainean. 19:00etan hasiko da ekitaldia, eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du, streaming bidez.

Guztira 11 kategoria sarituko dituzte, eta lan irabazleak 170 hautagaitzen artean aukeratu ditu epaimahaiak. Hauek dira saridunak:

DIGITAL MULTIMEDIA
-Saritutako lana: Climate change in Sweden (Sverigeklimat), SVT regional co-operation, Sweden
-Aipamen berezia: Worlds Apart (Én app - to verdener), NRK Østfold, Norway

DOCUMENTARY
-Saritutako lana: We Were Not Allowed to Cry (Nam nie wolno bylo plakac), TVP3 Kraków, Poland
-Aipamen berezia: Witches: the Great Lie (Bruixes, la gran mentida), CCMA Catalonia, Spain

ENTERTAINMENT AND DRAMA
-Saritutako lana: Motel Valkirias (Motel Valkirias), TVG Galicia, Spain
-Aipamen berezia: 110 (110), NRK Hordaland, Norway

INVESTIGATIVE JOURNALISM
-Saritutako lana: TG4 Investigates - A Hundred Thousand Welcomes (Iniúchadh TG4 - Céad Míle Fáilte?), TG4, Ireland
-Aipamen berezia: The Forgotten Boys, BBC North-West (Manchester), UK

MINORITIES IN SOCIETY
-Saritutako lana: Stand Up With Tourettes (Stand up med Tourettes), TV2 Nord, Denmark
-Aipamen berezia: Inside Offside - The Test (Inside Offside - The Test), HRT Zagreb, Croatia

MOST ORIGINAL AND INNOVATIVE
-Saritutako lana: InfoK Special Tutankhamun (InfoK Especial Tutankhamon), CCMA Catalonia, Spain
-Aipamen berezia: Former Teen's Nostalgia Show (Enska Live), Yle, Finland

MUSIC AND ARTS
-Saritutako lana: Sing Junior (Sjong Junior), Omrop Fryslân, Netherlands
-Aipamen berezia: The Solstices of Petr Nikl (Slunovraty Petra Nikla), CT - Studio Brno, Czech Republic

NEWS PROGRAMME
-Saritutako lana: The Regional Newscast (Telejurnalul Regional), TVR Cluj, Romania
-Aipamen berezia: BBC North West Tonight - Manchester Arena Special, BBC North-West (Manchester), UK

NEWS REPORT
-Saritutako lana: Perinatal Bereavement (Le Deuil Périnatal), France 3 Grand Est, France
-Aipamen berezia: Mould, BBC North West Tonight, BBC North-West (Manchester), UK

VIDEO JOURNALISM
-Saritutako lana: Peter Keresztes, TVR Timisoara, Romania
-Aipamen berezia: Simon Marks, BBC South (Southampton), UK

YOUNG ONSCREEN TALENT
-Saritutako lana: Daniel Strömbäck, SVT Halland, Sweden
Ez dago aipamen berezirik kategoria honetan.

2022ko edizioan EITB Mediako bi saiok jaso zituzten epaimahaiaren aipamen berezia Prix CIRCOM Regional sarietan: "Abiapuntua" eta "Aquí y Ahora" programek, Minorities in society eta Investigative journalism kategorietan, hain zuzen ere.

Hitzaldiak Kursaal jauregian

We Talk, We Listen, We Share izenburupean, Kursaal Jauregian egingo dira ekainaren 1ean eta 2an CIRCOM Regional Biltzarreko hitzaldiak, eta zortzi herrialdetako hogei bat hizlari bilduko dituzte. Horien artean izango da Unai Iparragirre ETBko zuzendaria, EITB, building value for an ever-evolving Basque society konferentzia eskaintzeko. Horrez gain, Mikel Reparaz EITBko Nazioarteko arduradunak gerra egoeretako kazetaritzari buruzko saioa moderatuko du, Ukraina mintzagai.

Hitzaldiak CIRCOM Regional elkarteko hedabidetako profesionalei daude zuzenduta. Guztira, sei saio izango dira, gaika antolatuta eta Amaia Uribe EITBko kazetariak aurkeztuta:

Ekainaren 1ean lehen saioak News and young audiences izenburua du, eta bertan parte hartuko dute Konrad Collao-k (The Kaleidoscope: Young People's Relationships with News) eta Nella Etkind-ek (5 tips to go viral with young audiences).

News and young audiences


Innovation & trends
izango da bigarren hitzordua, eta bost hitzaldi eskainiko dira bertan, berrikuntzak eta joerak aztergai:

-De-cyphering tech buzz words (Guillaume Kuster).
-The new possibilities of video (Noora Santavuori).
-Painting the Radio! The final merger of CRTVGalicia's TV, Radio and digital channels (Carlos García-Verdugo).
-Admire3D: Mixed Reality Solutions for Enhanced TV Viewer Engagement and More Appealing Content (Steinar Bjørlykke eta Francisco Ibáñez).
-How the 13 Dutch regional public broadcasters embrace innovation and shape digital transformation together (Jan Müller).

Innovation & trends

Bazkalostean abiatuko da Public service media & democracy at stake saioa, hiru hizlariren eskutik:
-Roberto Suárez (Measuring value and impact: An unavoidable step to secure a future for public service media).
-Unai Iparragirre (EITB, building value for an ever-evolving Basque society).
-Frank Gander (Journalism under fire: how can a foundation make a difference?).

Public service media & democracy at stake, Unai Iparragirrerekin

Osteguneko programa Disinformation & fake news izeneko atalarekin bukatuko da, eta bertan bi aurkezpen izango dira: RTBF Fake team: Vrai ou Faux?, Christine Schwarz-ren eskutik; eta What happens to trust in news if we can't believe anything we see?, Rebecca Skippage-rekin.

Disinformation & fake news

Ekainaren 2an, berriz, Delivering Audiovisual Media under War Conditions: Ukraine izeneko bosgarren saioarekin abiatuko da eguna. Bertan, Alyona Nevmerzhytska, Oleksand Holmakov eta Viktoriia Beha izango dira hizlariak, eta Mikel Reparaz EITBko Nazioarteko buruak gidatuko du solasaldia.

Delivering Audiovisual Media under War Conditions: Ukraine

Solution based journalism izeneko proposamenarekin bukatuta da CIRCOM Regional 39. Biltzarra, eta bertan Christina Johannesson eta Marcus Melinder (Constructive news at SVT) eta Ida Anna Haugen (Hope as a core strategy) arituko dira.

Solution based journalism

Biltzarrean zehar, hizlariek eta parte-hartzaileek esperientziak partekatu ahal izango dituzte, elkarri entzun, eta edukiak landu, ikasi, eztabaidatu…. Azken batean, helburua da Europako ikus-entzunezko sare hau osatzen duten kideen arteko lankidetza sustatzea eta garatzea. Kongresuko kideak bezperan, maiatzaren 31n, iritsiko dira Donostiara eta, egun horretan, arratsaldez, harrera ofiziala egingo zaie Miramar Jauregian.

EITBren eta CIRCOMen arteko elkarlana

2022ko maiatzetik ari la elkarlanean EITB CIRCOM Regional elkartearekin ekitaldi hau antolatzen, CIRCOMeko kide diren eskualde telebista publikoetako 200dik gora ordezkari izango baitira Donostian, 29 herrialdetatik etorritakoak.

CIRCOM Regionalen helburuen artean dago kideen arteko lankidetza sustatzea eta garatzea, programak elkarrekin ekoiztea eta trukatzea, eta Europa osoan kazetari eta teknikarien lanbide-heziketa indartzea.

Eragina duen erakunde publiko gisa, EITB harremanetan da Europako proiektuaren eraikuntzan parte hartzen duten erakunde ofizialekin, eta haiekin elkarlanean aritzen da. Hain zuzen ere, elkarlan horren baitan kokatzen da CIRCOMekiko aliantza hau, eta horrek arlo komunetan lan egiten laguntzen du, besteak beste demokrazian eta askatasunean, berdintasunean eta aniztasunean, garapen teknologikoan eta ekoizpen birtualean, ikus-entzunezko ekoizpen "berdean", lankidetzan eta aliantzetan, eta Europako balio eta nortasunaren eraikuntzan, EITB 2030 Estrategian adierazitako helburuekin bat etorriz.

EITBk CIRCOM Regionalen 39. Urteko Biltzarra antolatuko du aurten. Laguntzaile dira Agile Content eta Euskadi Basque Country.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)