Itxi

Aliantzak

Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratuko du gaur arratsaldean CIRCOM Regional 39.Biltzarra Donostian

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Miramar jauregiko ekitaldian izango dira Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusia, Eivind Undrum Jacobsen CIRCOM Regional elkarteko presidentea, Nekane Arzallus Donostiako Udaleko lehen alkateordea, eta Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordea.

CIRCOM Regional 2023

Asteazken honetan, maiatzak 31, CIRCOM Regional Europako Telebisten Eskualdeko 39. Biltzarra inauguratuko du Iñigo Urkullu lehendakariak Donostiako Miramar Jauregian. Bertan izango dira, halaber, Andoni Aldekoa, EITBko zuzendari nagusia; Eivind Undrum Jacobsen, CIRCOM Regional erakundeko presidentea; Nekane Arzallus, Donostiako Udaleko lehen alkateordea; eta Andoni Iturbe, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordea. 19:00etan hasiko da ekitaldia.

EITBk eta CIRCOM Regional elkarteak antolatuta, Europako Zerbitzu Publikoko Eskualde Hedabideen 39. Biltzarra egingo da Donostian ekainaren 1ean eta 2an. We Talk, We Listen, We Share izenburupean, gaurkotasun gaiak jorratuko dituzte, besteak beste, kazetaritzarekin, transformazio digitalarekin, zerbitzu publikoarekin eta publiko gazteekin lotuta. Ukrainako gerra eta ikus-entzunezko komunikabideen jarduna ere hizpide izango da Kursaal Jauregian egingo dituzte hitzaldietan.

Horrez gain, Prix CIRCOM Regional 2023 sari banaketa ekitaldia izango ekainaren 1ean, Tabakaleran, eta Europako eskualdeetako telebista publikoek ekoitzitako ikus-entzunezko ekoizpen onenak sarituko dituzte bertan. Hitzaldiak eta sari-banaketa zuzenean jarraitu ahal izango dira, streaming bidez, eitb.eus-en CIRCOM Regional webgune berezian.

Kursaal Jauregiko hitzaldiek zortzi herrialdetako hogei bat hizlari bilduko dituzte. Horien artean izango da Unai Iparragirre ETBko zuzendaria, EITB, building value for an ever-evolving Basque society konferentzia eskaintzeko.

EITBren eta CIRCOMen arteko elkarlana

2022ko maiatzetik ari la elkarlanean EITB CIRCOM Regional elkartearekin ekitaldi hau antolatzen, CIRCOMeko kide diren eskualde telebista publikoetako 200dik gora ordezkari izango baitira Donostian, 29 herrialdetatik etorritakoak.

 CIRCOM Regionalen helburuen artean dago kideen arteko lankidetza sustatzea eta garatzea, programak elkarrekin ekoiztea eta trukatzea, eta Europa osoan kazetari eta teknikarien lanbide-heziketa indartzea. Eragina duen erakunde publiko gisa, EITB harremanetan da Europako proiektuaren eraikuntzan parte hartzen duten erakunde ofizialekin, eta haiekin elkarlanean aritzen da. Hain zuzen ere, elkarlan horren baitan kokatzen da CIRCOMekiko aliantza hau, eta horrek arlo komunetan lan egiten laguntzen du, besteak beste demokrazian eta askatasunean, berdintasunean eta aniztasunean, garapen teknologikoan eta ekoizpen birtualean, ikus-entzunezko ekoizpen "berdean", lankidetzan eta aliantzetan, eta Europako balio eta nortasunaren eraikuntzan, EITB 2030 Estrategian adierazitako helburuekin bat etorriz.

EITBk CIRCOM Regionalen 39. Urteko Biltzarra antolatuko du aurten. Laguntzaile dira Agile Content eta Euskadi Basque Country.

Informazio gehiago (3)