BIOEF-en eskutik
EITB Maratoia Euskaldunan izan da, BioBizkaiaren "Cuidarnos: Por dentro" ekitaldian
EITB
Dibulgazio zientifikoko solasaldiak eta zuzeneko sukaldaritza saioa egin dira, zahartze osasungarrian arreta jarrita. EITB Maratoiaren aurtengo kausa jendaurrean aurkezteko aukera paregabea izan da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
EITB Maratoia Bilboko Euskalduna Jauregian izan da astearte honetan, bertan zahartze osasungarria ardatz duen ekitaldia egin dute 17:00etatik 19:30era. BIOEFek antolatuta, Laboral Kutxaren laguntzarekin, jardunaldiaren izenburua "Cuidarnos: Por dentro" izan da, eta hesteetako mikrobiotak zahartze-prozesuan nola eragiten duen ezagutzera ematea izan du helburu. Aurrerapen zientifikoek erakutsi dute gure hesteetan bizi diren mikroorganismoek funtsezko zeregina dutela osasunean, immunitate-sistematik hasi eta ongizate emozional eta kognitiboraino. Hitzorduan zehar, zenbait adituk azaldu dituzte mikroorganismoen oreka egokia mantentzeko moduari buruzko azken aurkikuntzak, baita oreka hori zahartu ahala bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko faktorea izan daitekeela ere.
Aurten aukeratutako kausa zahartze osasuntsua da, Bizi bedi bizipoza! lelopean. Modu osasungarrian zahartzea desafioetako bat dugu gizarte eta osasun mailan; eta, horretarako, ezinbestekoa da zahartzaroaren alorrean ikertzen jarraitzea. Gizartearen transformazioa helburuetako bat izanik, EITBk gu guztion laguntza lortu nahi du, bizitzari kantu eginez, belaunaldiak batuko dituen kanpaina ikusgarri baten bitartez.
Abenduaren 18a izango da aurtengo EITB Maratoiaren egun handia; honezkero erabilgarridago dirua emateko BIZUMa (dohaintza solidarioa: 33478)
Mugi gaitezen prebentzioaren eta ikerketaren alde, zahartze aktibo eta osasuntsu baten alde