Itxi

Maratoia 2016

EiTB, gaixotasun neurodegeneratiboen alde

eitb.eus

Leer en Castellano

EiTBk gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketak bultzatzeko batuko du dirua EiTB Maratoian, abenduaren 15ean.

EiTB Maratoia, gaixotasun neurodegeneratiboak. Argazkia; EiTB

EiTBk, hamazazpigarren urtez jarraian, elkartasun-kanpaina antolatu du urte bukaeran. Aurrekoetan bezala, gizartean garrantzia handia daukaten arazoen inguruan herritarron kontzientzia piztea du helburu. Aurten, EiTB Maratoia abenduaren 15ean izango da, eta bildutako dirua gaixotasun neurodegeneratiboekin lotutako ikerketak bultzatzeko izango da.

Abenduaren 2tik 15era, EiTB Taldeko hedabideek informazio eta elkartasun-kanpaina egingo dute, “Segundo oro bizitza” goiburupean. Kanpainak dirauen bitartean, EiTBk goiburua zabalduko du, eta gaiaren inguruan elkarrizketak, erreportajeak eta hainbat ekintza abiaraziko ditu, herritarren elkartasuna pizteko eta dirua ematera animatzeko.

Elkartasun-deialdiak herritarrak mugitzea eta sentsibilizatzea du helburu, eta batera garatuko da EiTB Talde osoan. Deialdiari amaiera emateko, laguntza lortzeko maratoia antolatuko da abenduaren 15ean.

Informazio gehiago (1)