Itxi

Airea

Biriketako minbiziari buruzkoa izango da gaurko EiTB Maratoia

EITB

Leer en Castellano

Egun osoan dirua batzeko ahalegin berezia egingo da 902 54 25 25 telefono zenbakian eta eitb.eus-en.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Biriketako minbizia izango da Euskal Irrati Telebistaren hemeretzigarren EiTB Maratoiaren ardatza. Aurtengo kanpainaren leloa Airea biriketako minbiziaren aurka da, Airea falta bazaigu bizitzarik ez dagoelako, eta biriketako minbiziaren aurka borrokatzeko egin daitekeen onena ikerketari Airea ematea delako. EiTB Taldeko komunikabideek (Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, EiTB Musika eta eitb.eus) indarrak batuko dituzte elkartasuna sustatzeko, eta gaur, abenduak 13, izango da egun nagusia.

Elkartasun maratoiaren bidez, egun osoan zehar diru-laguntzak batzeko ahalegin berezia egingo du EiTBk. 902 54 25 25 telefonora hots egin beharko dute dirua eman nahi duten guztiek, eta pertsona famatuak egongo dira deiei erantzuten. eitb.eus-en bidez ere eman ahal izango da dirua. Ekarpenek minbiziaren prebentzioan eta ikerkuntzan lagunduko dute, BIOEF-Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioaren bidez.

Egun osoan zehar, ETBko bi kateetan konexio laburrak egingo dituzte dei-gunearekin bilketa nola doan jakiteko. Lineak 09:00etan irekiko dira, eta Edu Barinaga ETBko zuzendaria izango da Bilboko Plaza Biribilean egongo den informazio gunean maratoi egunari hasiera emateko. Bertan, pantaila handi batzuk jarriko dituzte egun osoan zehar gaixotasunari buruzko informazioa emateko.

Maratoiaren berri emateko, goizean, Igor Siguerok egingo du kontakizuna ETB1en, 'Egun On Euskadi'n hasita, eta, tarteka, goizean zehar egingo ditu zuzenekoak. Lehen konexioa Bilboko Plaza Biribiletik egingo du 09:00etan.

Maitane Bastida kazetaria, bere aldetik, 09:30etik aurrera arituko da dei-gunetik zuzeneko konexioak egiten ETB2n eta 'En Jake' saioan. Lehen konexioan, Maria Aguirre Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria elkarrizketatuko du dei-gunean.

Arratsaldean, Odei Esnaola izango dugu berriemaile 'Que Me Estás Contando' eta 'Está Pasando' saioetan, eta Iban Bengoetxea, berriz, ETB1eko 'Ahoz Aho' tartean arituko da.

'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegiek ere, tarte zabala eskainiko diote EiTBren elkartasunaren egunari, zuzeneko konexioen eta bideoen bidez.

Gauean, dei-gunean azken orduan egongo den mugimenduaren berri emango dute Ilaski Serranok ETB1erako eta Xabier Garcia Ramsdenek ETB2rako. Edu Barinaga ETBko zuzendariak elkartasun egunaren azken datua emango du zuzenean 00:55ean ETB1en eta 01:00etan ETB2n, dei-gunea ixtearekin batera.

Telefonoa zabalik egun guztian

EiTB Maratoiaren egunean, nola ez, 150 pertsona ezagunetik gora arituko dira telefono-deiak jasotzen. Telebista eta irratiko aurkezle eta kazetari ugari egongo dira deiak hartzeko gunean: Patxi Alonso, Julian Iantzi, Eneko Van Horenbeke, Pili Kaltzada, Andoni Aizpuru, Fermin Etxegoien, Dani Alvarez, Irati Sarasua, Kike Amonarriz, Yolanda Alzola, Ádela Úcar, Ana Goitia, Onintza Enbeita, Javi Sierra, June Ansoleaga, Urko Aristi, Unai Izquierdo, Sara Gandara, Odei Esnaola, Xabier Madariaga eta Egoitz Txurruka Txurru.

Horiekin guztiekin batera, beste hauek ere arituko dira deiak hartzen: Gazteako Ainhoa Etxebarria, Alain Perez, Ibon Fernandez eta Oihan Vega esatariak, eta 'Qué Me estas contando' saioko Bego Beristain, Lucia Marzo eta Ainhoa Goikoetxea. Berebat, 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko Isma Pereira, Manu Maritxalar, David Seco eta Txema Montoya ere egongo dira deiak hartzen, eta 'Go!azen' telesaileko Iholdi Beristain eta Karmele Larrañaga aktoreak ere bai.

Aktore gehiagok ere egingo dute bat EiTB Maratoiarekin, hala nola, Eneko Sagardoy, Joseba Usabiaga, Ramon Agirre, Zorion Egileor, Isidoro Fernandez, Iñigo Aranburu, Itziar Lazkano, Diego Perez, Itziar Aizpuru, Olatz Beobide, Klara Badiola, Susana Soleto, Loli Astoreka, Alvar Gordejuela, Ane Gabarain, Yannick Bergara, Esther Velasco, Alfonso Torregrosa, Kandido Uranga, Gurutze Beitia, Maribel Salas, Ugaitz Alegria eta Mitxel Santamaria.

Kirol munduko ordezkaritza ere izango dugu: Koikili Lertxundi, Rafa Alkorta, Gotzon Udondo, Txus Jaio, Virginia Berasategi, Ane Barandiaran, Garazi Sanchez, Igor Anton, Javi Conde, Jon Salvador, Markel Susaeta, Iñigo Lekue, Damaris Egurrola, María Diaz, Mikel Larunbe, Marino Lejarreta, Irati Astondoa, Roberto Laiseka, Iñaki Perurena, Aimar Irigoien, Nerea Agirre, Ander Vilariño, Aratz Garmendia, Bárbara Pla, Juanito Oiarzabal, Miguel Madariaga, Patxi Peula, Herri Torrontegi, Mikel Linazisoro, Peio Ruiz Cabestany, Omar Fraile, Javier Irureta eta abar.

Musika arlotik, Anne Etchegoyen, Xabier Saldias, Deu Txakartegi (We Are Standar), Agus Barandiaran (Korrontzi), Jony eta Tito Ramon (Sonakay), Cris Lizarraga (Belako), Josi eta Francis (Doctor Deseo), Iñiguito Txapelpunk, Lander Egaña (Maizeita), Xabi Solano (Esne Beltza), Iñaki Uranga (Mocedades), Mikel Markez, Gontzal Mendibil, Garikoitz Mendizabal txistularia eta Xabi Aburruzaga trikitilaria izango dira.

Horrez gain, Mikel Poblacin, Eneko Atxa, Josean Alija, Ramon Roteta eta Hung Fai sukaldariak; Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak; Arantxa Urretabizkaia, Karmele Jaio, Jon Arretxe eta Pedro Ugarte idazleak; Paul Urkijo zinema zuzendaria eta Vanessa Fernandez Zinebiko zuzendaria; Garbiñe Biurrun epailea; Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria; Erramun Osa eta Adolfo Arejita Euskaltzaindiko kideak; Manu Lezertua arartekoa eta Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidentea; Mikel Chillida Chillida Lekuko zuzendaria, Isidro Elezgaray UNICEF Euskadiko presidentea, Cayetana Lopez Tapia Elikagaien Bankuko lehendakaria, Andoni Aldekoa Euskalduna Jauregiko zuzendaria, Mondragon Unibertsitateko Susana Azpilikueta, Kale Dor Kayko elkarteko Oscar Vizarraga eta Bilbao 700 elkarteko Josune Ariztondo arituko dira EiTB Maratoiaren dei-gunean.

Halaber, Itziar Barrenengoa psikologoa, Jose Mari Agirretxe Porrotx pailazoa, Yogurinha Borova vedettea, Jesus Mari Lazkano artista, Javi Vizcaino kazetaria eta Mercedes de Miguel diseinatzailea hurbilduko dira EiTB Maratoira, baita biriketako minbiziaren aurkako elkarteetako kideak ere.

EiTB Maratoia, irratietan eta Interneten

EiTB komunikazio taldeko irratiek ere arreta berezia eskainiko diote EiTB Maratoiari, eta bai dei-gunetik zein informazio-gunetik konexioak egingo dituzte egun osoan zehar Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta Gaztean.

Interneti dagokionez, eitb.eus-en bidez EiTB Maratoiaren egunean gertatzen den guztia zuzen-zuzenean ikusi ahalko da. Informazioa eta bildutako diru-kopurua etengabe eguneratuko dute. EiTBk hemeretzi urtez jarraian egin duen elkartasun kanpainaren inguruko informazio zabala ere topatu daiteke bertan.

Diru-ekarpenak nola egin

902 54 25 25 telefonoa zabalik egongo da hurrengo egunera arte; datozen asteetan online, eitb.eus-en, eta Kutxanbak-eko kontu korrontean (ES73 2095 0611 00 9109513824) egin ahal izango dira diru-ekarpenak.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (2)