Itxi

Alzheimerra

Nola parte hartu 2021eko EITB Maratoian?

EITB Media

Leer en Castellano

Herritarrek beren oroitzapenak partekatzea izango da aurtengo ekintza parte-hartzailearen xedea. "Zeinen ederra izango den" abestiaren bertsioa grabatu eta bidali daiteke ere.

2021eko EITB Maratoiaren irudia. EITB Media

Alzheimerra bihotzeko gaixotasun bat da lelopean, aurtengo EITB Maratoiaalzheimerra hartuko du ardatz. Kanpainaren helburua, batetik jendea gaitzaz sentsibilizatzea da; eta, bestetik, ikerkuntzara bideratuko den dirua biltzea. Abenduaren 16a izango da Maratoiaren egun handia, baina jada bete-betean sartu gara aurtengo ekimen parte-hartzailean: 'Alzheimerraren aurrean, ez dezagun ahaztu'. Hala, EITB Maratoiak gizarteari dei egiten dio ekimenean parte hartu dezan, oroitzapenak bidalita edo/eta "Zeinen ederra izango den" abestiaren bertsioa grabatuta.

Zergatik oroitzapenak?

Alzheimerra bihotzeko gaixotasun bat da leloa du aurtengo kanpainak, alzheimerrak memoria eta jendearen oroitzapen maitatuenak ezabatzen dituelako. Horregatik, EITB Maratoiak jendearen oroimenei eskainitako espazio bat sortu du, oroitzapen horiek gorde eta partekatzeko. Gure oroitzapen kuttunenak gordetzeko espazio digitala da, mota ezberdinetako argazkiak, audioak, irudiak, bideoak eta testuak biltzeko. Ondoren, oroitzapen guztiekin "Zeinen ederra izango den" abestiaren bideoklipa osatzeko aukera izango da. Izan ere, Pello Reparazen ZETAK taldeak jarriko dio soinu banda 2021eko EITB Maratoiari.

EITB MARATOIA 2021: EGIN BAT!

Nola parte hartu aurten?

Aurten ere, EITB Maratoiak ekimenean parte hartzera deitu nahi du euskal gizartea. Nola?

-Norberaren oroitzapen kuttunenak biltzen dituzten argazki, bideo eta testuak EITB Maratoia webgunera bidaliz.

-Edo/eta "Zeinen ederra izango den" abestiaren bertsioa igorrita. www.eitb.eus/eitbmaratoia webgunean eskuragarri daude abestiaren letra eta karaokea.

Aurreko urteetan bezala, herritarren ekarpenak EITB Maratoiaren webgunean argitaratuko dira.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (4)