EITB MARATOIA
Minbiziaren aurkako ekitaldi erraldoia egingo da larunbatean Gasteizen, "Aukera Berriak" elkarrekin abesteko
EITB MEDIA
Urtero bezala, EITB Maratoiak Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza berriz ere betetzeko deia egin nahi die herritarrei, oraingoan ETSren abestiaren erritmora. Hitzordua abenduaren 2an da, 19:30ean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Abenduaren 2an "Aukera Berriak" ekitaldi erraldoia hartuko du Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazak, 2023ko EITB Maratoiaren baitan. Xedea hauxe da: Arabako hiriburuko plaza jendez bete minbiziaren ikerketaren alde abestu, dantzatu eta eskuak altxatzeko, ETSren "Aukera Berriak" abestiaren doinuekin. Hitzordua 19:30ean izango da. Aurreko urteetan bezala, ekimen partehartzaile honek hainbat eta hainbat pertsona elkartu nahi ditu, ekitaldi soldario erraldoia batean.
Minbiziaren Aurka Aukera Berriak
Abenduaren 14an izango da 2023ko EITB Maratoiaren egun handia. Aurtengo edizioan minbizia da kausa, Minbiziaren Aurka Aukera Berriak leloarekin. Kanpainari soinu banda jartzen dion abestia, nola ez, ETSren "Aukera Berriak" da, eta erronkarekin bat egiteko aukera dago, bideoak EITB Maratoiaren webgunera igota, Zure bertsiorik onena atalera. Bertan argitaratzen dira jasotako bideoak.
Gainera, nahi duenak dohaintzak* egiteko aukera du jada, BIZUM (33478) bitartez.
* BIOEF fundazioaren bidez bideratzen da bildutako dirua ikerkuntza proiektuetara.