Ekitaldi instituzionala
Euskal gizartearen ordezkaritza zabalarekin ospatu du EITBk 40. urteurrena Guggenheim Museoan
EITB Media
Guggenheim Museoko ekitaldiak Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiaren parte hartzea izan du, euskal kultura, gizartea, politika eta ekonomiaren alorreko 300 gonbidatu ingururekin.
Datorren maiatzaren 20an 40 urte beteko dira Eusko Jaurlaritzak EITB Sortzeko Legea onartu zuenetik. Hori izan zen EITBren lau hamarkada luzeko ibilbide oparoaren abiapuntua, euskal gizartearen zerbitzura Euskadiko ikus-entzunezko talde nagusia bihurtzeko.
40. urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionalak taldearen nagusitasun hori erakutsi du, Bilboko Guggenheim Museoan euskal gizarte, kultura, politika eta ekonomia alorretako 300 gonbidatu baino gehiago bilduz.
Eskerrak emateko eta lau hamarkada horietako ibilbide arrakastatsua gogoratzeko ekitaldia izan da. Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak urte hauetan guztietan egin den lan eta ahalegina azpimarratu ditu, "gaur egun Euskadiko komunikazio-talde liderra izatea posible egin duena". Halaber, "Europan eta munduan eskaintza elebiduna duen kasu bakarra da EITB taldea", adierazi du.
"Bihotzetik eta profesionaltasunez egindako proiektua da EITB, berezko izaera duena, eta sortu zenetik, euskara, kultura, euskal framea eta zerbitzu publikoa dira bere betebehar nagusiak". Etorkizunari begira, "kontsumo eta hedabide digital berrien aurrean euskal ikus-entzunezkoen eta euskarazko edukien bermea izan behar du", gaineratu du Aldekoak. "Gure komunikabideak euskal gizartearentzako erreferentzia izanik, informazioan eta zerbitzu publikoan, gazteekin konektatuz, munduari euskal leihoa irekiz, eta EITB proiektuaren iraunkortasuna bermatuz".
Iñigo Urkulllu lehendakariak ere EITBko langileen lana eskertu nahi izan du: "Informazioaren eta entretenimenduaren bidez gure hizkuntza eta kultura, gure bizimodua eta nortasuna indartu duzue. Gure izaera eta bizimodua erakusten duten irudi eta soinuekin gure herriaren eta gizartearen ikus-entzunezko ondare aberats bat sortu duzue".
Gainera, EITBren aitzindaritza ere goraipatu du: "EITB aitzindari izan zen gauza askotan, eta gu guztiok ere aitzindariak izatera 'behartu' gintuen: erakundea eratzeko eta hilabete gutxi batzuetan lehen emankizunak eskaintzeko aitzindaria, mota guztietako saioak munduan zehar erosteko edo bertan ekoizteko, Euskadin ikus-entzunezkoen industria berri bat sustatzeko, euskara saio guztietara ekartzeko eta munduan bizi diren euskaldun guztiei eramateko aitzindaria izan zen EITB".
Ekitaldia Nerea Reparazek eta Joxe Mari Iriondok aurkeztu dute. Halaber, Olatz Salvador abeslaria, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleak eta Andoni Aresti dantza eskola aritu dira. Ekitaldia borobiltzeko, EITBren 40 urteko historia gogoratu duten hainbat bideo eskaini dira.
Horrekin batera, Euskadiko Orkestrak EITBren 40. urteurrenaren harira sortu duen fanfarria estreinatu du ekitaldian, Xabier Otaoleak egindakoa. Musika pieza honek lau hamarkada hauetan telebista eta irratian entzun ditugun doinu ezagunak hartu ditu oinarri, guztion oroitzapenean gorde diren saio eta telesail kuttunen sintoniak.
Duela 40 urte sortu zenetik, EITB euskal gizartearekin batera garatu da, garaian garaiko beharretara egokituz; zerbitzu publiko izaerari eutsiz, euskal kulturaren eta euskararen normalizazio eta hedapenaren aldeko apustu irmoa egin du. Batzen gaituzten emozioak leloak ikus-entzunezko komunikazioko talde publikoaren nortasuna islatzen du. Euskadiren formakuntza eta transformazio sozialean agente aktibo izateko konpromiso sendoa du EITBk, eta gure kultura eta izaera munduan zabaltzeko bozgorailu nagusia da.
Ekitaldi Instituzionalera joan diren gonbidatuak
Guggeheim Museoko ekitaldi instituzionalean, euskal kultura, politika, gizarte eta ekonomiaren ordezkaritza zabala bildu da.
Politikaren eta erakundeen alorretik, besteak beste, Iñigo Urkullu, lehendakaria; Jose Maria Ayerdi, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordea; Ramiro Gonzalez, Arabako ahaldun nagusia; Denis Itxaso, Espainiako Gobernuaren ordezkaria Euskadin; Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia; Elixabete Etxanobe, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua; Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidentea; Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko presidentea; eta Legebiltzarreko alderdi politikoen bozeramaileak, hala nola Maddalen Iriarte (EH Bildu), Eneko Andueza (PSE), Miren Gorrotxategi (Podemos) eta Amaya Martínez (VOX).
Hauek ere izan dira bertan: Cristina Uriarte eta Miren Azkarate Kultura sailburuak; Josu Erkoreka, lehenengo lehendakariorde eta Segurtasun sailburua; Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua; Javier Hurtado, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua; Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburua; Olatz Garamendi, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua; Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea; eta Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria.
EITBtik ere ordezkaritza zabala izan da. Alde batetik, duela 40 urte EITBren lehen pausoak eman zituzten Hanburgoko taldeko kideak egongo dira. Bestetik, lau hamarkada hauetan taldearen zuzendaritzan egondakoak: Andoni Aldekoa, Maite Iturbe, Alberto Surio, Andoni Ortuzar, Iñaki Zarraoa, Josu Ortuondo eta Jose Maria Gorordo EITBko zuzendari nagusiak; Unai Iparragirre, Edu Barinaga, Koldo Anasagasti eta Luis Alberto Aranbarri Amatiño ETBko zuzendariak; Maite Goñi, Urko Aristi, Odile Kruzeta, Julian Beloki, Javier Torrontegi eta Joxe Mari Iriondo Eusko Irratiko zuzendariak; Gorka Etxebeste eta Jose Mari Otermin Euskadi Irratiko zuzendariak; Jon Osa, Estibaliz Ortiz, Iñigo Camino eta Joxe Felix Azurmendi Radio Euskadiko zuzendariak; Marian Parra eta Txerra Diez Unzueta Radio Vitoriako zuzendariak; Xabier Doncel eta Edurne Ormazabal Gazteako arduradunak; eta Mikel Agirre, Juan Diego, Itziar Epalza eta Javier Calera, eitb.eus-ekoak.
Gainera, administrazio kontseiluko kideak ere egon dira bertan: Iñigo Iturrate, Garbiñe Mendizabal eta Rakel Molina (EAJ/PNV); Arantza Gutierrez eta Fermin Munarriz (EH Bildu); Oscar Torres (PSE-EE); José Luis López (PP-Ciudadanos); Juan Bautista Mendizabal (RSBAP); Adolfo Arejita (Euskaltzaindia) eta Iñaki Zabaleta (Eusko Ikaskuntza).
Horiekin guztiekin batera, ETBko aurpegi ezagunenetako batzuk ere egon dira: Ander Gonzalez, África Baeta, Ilaski Serrano, Klaudio Landa, Pedro Mari Goikoetxea, Sara Gandara, Xabier Madariaga, Patxi Alonso eta Ana Urrutia.
Hezkuntza, kultura, gizarte eta euskara alorretako eta komunikabide eta telebista zein zinema munduko ekoiztetxeetako ordezkariak ere bertaratu dira: Alaitz Artolazabal (Tokikom), Martxelo Otamendi (Berria), Enrique Laucirica (FORTA), Iñigo Barrenechea (Diario Vasco), Jose Miguel Santamaria (El Correo), Juanjo Baños eta Iñaki Gonzalez (Deia), Jose Maria Villate (EFE), Eva Ferreira eta Juan Jose Uncilla (UPV/EHU), Vicente Atxa (Mondragon Unibertsitatea), Maria Uriburu (Nafarroako Unibertsitatea), Juan Ignacio Vidarte (Guggenheim Bilbao Museoa), Miguel Zugaza (Arte Ederren Museoa), Jon Ruigomez (Bilboko Itsas Museoa), Andres Urrutia (Euskaltzaindia), Oriol Roch (Euskadiko Orkestra), Asier Amondo (Korrika), Ana Urkiza (Eusko Ikaskuntza), Koldo Tellitu (Ikastolen Elkartea), Josu Waliño (Puntu.eus) eta Paul Bilbao (Euskalgintzaren Kontseilua).