#EKIN_klima
Ozeanoak izan dituzte aztergai EITBko hedabideek #EKIN_klima ekimenaren baitan
EITB Media
Ozeanoen Mundu Egunarekin bat eginez, gure gizartea eraldatu eta hobetzeko gaiak jorratu dituzte, klima aldaketaren erronkari aurre egiteko.
Ozeanoak aztergai, asteon, #EKIN_klima ekimenaren baitan
Ingurumenaren Mundu Egunarekin (ekainak 5) eta Ozeanoen Mundu Egunarekin (ekainak 8) bat eginez, #EKIN_klima ekimenaren ale berri bat jarri dute abian EITBko hedabideek.
Ozeanoak ardatz hartuta, "Eguraldia" saioko lantaldeak hainbat eduki berezi jorratu ditu: uraren tenperaturaren igoera; itsasoetan geroz eta ugariago diren plastikoek gizakiarengan duten eragina; El Niño eta La Niña fenomeno meteorologikoak….
Eduki bereziak landu dituzte, halaber, telebistako beste hainbat saiotan, EITB Taldeko irratsaioetan eta eitb.eus atarian.
Bestalde, Bilboko Itsasmuseumean egin duten Basque Environment & Ocean Week jardunaldia zuzenean eskaini da, streaming bidez EITBren webgunean.
Eduki guztiak #EKIN_klima atari berezian daude ikusgai.