Itxi

EITB 2030 Estrategia

#ekin_transformazioa ekimena jarri du martxan EITBk, gizartean aldaketak sustatzeko ikus-entzunezko edukiak

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Klima, aniztasuna, osasun mentala, ongizatea, teknologia... Euskal gizartearen erronkak dira ardatza, eta erronka horien gainean eragingo du EKIN_Transformazioa egitasmoak. Gizartea eraldatzeko narratiba berri gisa abiatuko da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Astelehen honetatik aurrera, #ekin_transformazioa ekimena jarriko du abian EITBk, hainbat gaitan arreta jarriko duten ikus-entzunezko eduki laburrak. Gizartea eraldatzeko narratiba berriak izango dira, gure gizartearen sentsibilitate, gogoeta eta ikuspegi anitzetatik abiatuta. Denetariko tematikak jarriko dituzte mahai gainean, baita azaleratzen ari diren eztabaida emergenteenak ere. Bi minutu baino gutxiagoko piezak izango dira, eta egunero emitituko dira EITBko hainbat hedabidetan.

Gizartea eraldatzeko eragile gisa, eta 2030 Estrategiaren barruan, EITBk arreta jarri nahi du gure etorkizunerako funtsezkoak diren gaietan, besteak beste kliman, aniztasunean, osasun mentalean, ongizatean, teknologian, kulturan eta ondare demokratikoan… euskal gizartearen erronkak gure ardatz ere badirelako.

40 urteko historian, EITBk konpromiso argia izan du beti euskal gizartearekin; eta, gaur egun, gizakiok mundu mailan ditugun erronkak bere gain hartuta, eta etorkizun global hobea lortzeko tokian tokikotik ekiteko premia kontuan izanda, zerbitzu publiko gisa duen konpromiso horri berresten du.

EITB: Gizarte transformazioan ekinean

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)