Kargatzen...
Itxi

Ozeanoen Mundu Eguna

Ozeanoen biziberritzean arreta jarri du EITBk #ekin_transformazioa ale berrian

EITB MEDIA

Leer en Castellano

"Eguraldia" tarteetan gaia jorratuko dute gaur bertan, CIMASUB Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren irudi eta edukiekin. Gizartea eraldatzeko narratiba berrietan oinarritzen da #ekin_transformazioa ekimena. Euskal gizartearen erronkak dira ardatza, eta horiengan eragin nahi du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ekainaren 8an ospatuko den Ozeanoen Mundu Egunaren harira, EITBk gertutik begiratu nahi die gure ozeanoen egoerari eta horiek biziberritzeko klabeei, #ekin_transformazioa ale berriaren eskutik. Ikus-entzunezko eduki laburrak dira hauek, gizartean aldaketak sustatzeko; hala, astean zehar, EITBren hedabideetan ikusgai eta entzungai ditugu gaiaren inguruko piezak. Mikroorganismoak, berotze-globala, uraren tenperatura… dituzte mintzagai, eta ortzi-muga berriari erantzukizunez begiratzera deitzen gaituzte, adeitsuagoa izan dadin. Horri lotuta, gaur bertan ETB1eko eta ETB2ko "Eguraldia" tarteetan gaia jorratuko dute CIMASUB Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren irudi eta edukiekin.

2024 honetan EITBk abian jarri du #ekin_transformazioa, gizartea eraldatzeko narratiba berriak, gure gizartearen sentsibilitate, gogoeta eta ikuspegi anitzetatik abiatuta. 2030 Estrategiaren barruan, arreta jarri nahi du gure etorkizunerako funtsezkoak diren gaietan, besteak beste kliman, aniztasunean, osasun mentalean, ongizatean, teknologian, kulturan eta ondare demokratikoan… euskal gizartearen erronkak gure ardatz ere badirelako. Hala, gizakiok mundu mailan ditugun erronkak bere gain hartuta, etaetorkizun global hobea lortzeko tokian tokikotik ekiteko premia kontuan izanda, zerbitzu publiko gisa duen konpromisoa berresten du EITBk.

EITB ekin!: Gizarte transformazioan EKINean

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)