Itxi

EDP 2019

Laguntzaile Teknikoa: Erantzun-orrian akats bat antzeman da

Akats bat antzeman da Laguntzaile Tekniko (01. erref.) postuko 2. probaren erantzun-orrian, beraz, behin-behineko emaitzen argitalpen berri bat egin da.

Laguntzaile Tekniko (01. erref.) posturako 2. probaren (teorikoa) erantzun-orrian akats bat antzeman ondoren, EUSKAL TELEBISTA EA sozietateko Enplegu Deialdi Publikoaren baitan (EDP 2019), EiTBk berriz ere argitaratu ditu behin-behineko emaitzak.

Akatsa 7.galderan izan da, erantzun zuzena D letra izan beharrean, B hizkia baita.

Erreklamazioak aurkezteko epea uztailaren 9ra bitartekoa da, hori barne. Erreklamazio-eskabideak posta elektronikoz bidali beharko dira honako helbide honetara: edp.cpe@eitb.eus. Lanpostuari dagokion erreferentzia idatzi beharko da mezu elektronikoko gaiaren eremuan.

Honako agiri hauek daude erantsita:

- Laguntzaile Tekniko (01. erref.) posturako 2. probaren behin-behineko emaitzak. [PDF]

- Erantzun-orria. [PDF]