Kargatzen...
Itxi

EDP 2019

EiTBk erreklamazioak aurkezteko epea luzatuko du

Leer en Castellano

Euskal Telebista, S.A. sozietatearen 2019ko EDPari lotutako erreklamazioak aurkezteko epea luzatuko du EiTBk.

EiTBk Bilbon duen egoitza

EiTBk erreklamazioak aurkezteko epea luzatuko du, hurrengo erreferentzia hauen azterketa teorikoei dagokienez: 01. Laguntzaile teknikoa, 02. Produkzioko ingeniaria, 03. Proiektu-ingeniaria eta 04 Sareetako teknikaria.

Ezohiko epe-luzapenak ez du ordeztuko ekain/uztailean irekitako epea; beraz, bi epeetan aurkeztutako erreklamazio gutiak jaso ondoren, batera ebatziko dira.

Erreklamazioak aurkezteko mugaeguna abuztuaren 9a da (barne). Eskaerak posta elektronikoz bidali beharko dira helbide honetara: edp.cpe@eitb.eus. Gaian lanpostuaren erreferentzia idatzi beharko da.

Erantsita doaz lau postuetarako azterketa teorikoaren enuntziatuak.

Erref. 01 Laguntzaile teknikoa

Erref. 02 Ekoizpeneko ingeniaria

Erref. 03 Proiektuetako ingeniaria

Erref. 04 Sareetako teknikaria