Kargatzen...
Itxi

EDP

Laguntzaile Teknikoa: Merezimenduen behin-behineko emaitzak

EiTBk dagoeneko argitaratu ditu Laguntzaile Tekniko (01. erref.) posturako merezimenduen behin-behineko emaitzak, EUSKAL TELEBISTA sozietateko EDPren baitan.

EiTBk dagoeneko argitaratu ditu Laguntzaile Tekniko (01. erref.) posturako merezimenduen behin-behineko emaitzak, EUSKAL TELEBISTA EA sozietateko Enplegu Deialdi Publikoaren baitan (EDP 2019).

Erreklamazioak aurkezteko epea otsailaren 24ra bitartekoa da, hori barne. Erreklamazio-eskabideak posta elektronikoz bidali beharko dira honako helbide honetara: edp.cpe@eitb.eus. Lanpostuari dagokion erreferentzia idatzi beharko da mezu elektronikoko gaiaren eremuan.

Honako agiri hau dago erantsita:

-Laguntzaile Teknikoen merezimenduen behin behineko emaitzak