Itxi

LAN POLTSA

ETBko eta Eusko Irratiko lan poltsetako proba teknikoen deialdia

Leer en Castellano

Probak azaroaren 20an, 27an, abenduaren 11n eta 18an izango dira.

ETBko Albistegietako C erredaktore, Kiroletako C erredaktore eta Eusko Irratiko Aktualitateko D erredaktore - lokutore eta Kiroletako D erredaktore - lokutore  lan poltsetako proba teknikoak Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan duen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean egingo dira azaroaren 20an, 27an, abenduaren 11n eta 18an.

 

2021/11/20: ALBISTEGIETAKO C ERREDAKTOREA (Kodea: LP/2021/1)

2021/11/27: KIROLETAKO C ERREDAKTOREA (Kodea: LP/2021/2)

2021/12/11: AKTUALITATEKO D ERREDAKTORE - LOKUTOREA (Kodea: LP/2021/3)

2021/12/18: KIROLETAKO D ERREDAKTORE - LOKUTOREA (Kodea: LP/2021/4)

 

Akreditazioen kontrola 8:30etik 8:50era bitartean egingo da, Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ate nagusiaren atarian. Puntualtasuna eskatzen da, probak 09:00etan hasiko baitira.

Probak egin ahal izateko, ezinbestekoa izango da hautagai bakoitzak bere NANa, boligrafo urdin edo beltz bat eta maskara eramatea.

Bestalde, eta Covid19 araudia dela eta, Albistegietako C erredaktoreko eta Kiroletako C erredaktoreko edizio probak egitera onartuak izan diren hautagaiek, arestian aipatutakoaz gain, mikrofonoa eta USB konexioa duten kaskoak eraman beharko dituzte (Bluetooth edo Jack konexioa dutenak ez dira baliozkoak izango).

 

AZAROAREN 9AN ARGITARATUKO DA PROBA TEKNIKOETAN ONARTUTAKO PERTSONEN BEHIN BETIKO ZERRENDA, PROBA BAKOITZAREN IKASGELA ETA ORDUA ADIERAZITA.