LAN-POLTSA
Kiroletako C erredaktore lan-poltsako proba teknikoen behin-behineko emaitzak
Erreklamazioak aurkezteko epea abenduaren 31 arte da, egun hori barne.
EITBk dagoeneko argitaratu ditu Kiroletako C erredaktore lan poltsetako proba teknikoen behin-behineko emaitzak.
Erreklamazioak aurkezteko epea abenduaren 31 arte da, egun hori barne. Erreklamazio-eskabideak posta elektronikoz bidali beharko dira honako helbide honetara: hautaketa@eitb.eus
Identifikazio kodea, erreklamazio hitza eta dagokion lan poltsa idatzi beharko da mezu elektronikoaren gaiaren eremuan, adibidez: "00000-Erreklamazioa-LP/2021/2". Mezu elektronikoaren gorputzean aldiz, erreklamazioa zehaztea eskatzen da.
Erreklamazioen erantzunak posta elektronikoz bidaliko dira urtarrilaren 10ean, eta Kiroletako C erredaktore lan poltsetako proba teknikoen behin betiko emaitzak urtarrilaren 11n argitaratuko dira.
Honako agiri hau dago erantsita: LP_2021_2_behin_behineko_emaitzak