Kargatzen...
Itxi

LAN-POLTSA

Euskarazko C2 maila probaren behin-behineko emaitzak

Leer en Castellano

Erreklamazioak aurkezteko epea otsailaren 2ra arte da, egun hori barne.

EITBk dagoeneko argitaratu ditu Albistegietako C erredaktore, Kiroletako C erredaktore, Aktualitateko D erredaktore - lokutore eta Kiroletako D erredaktore - lokutore  lan poltsetako euskarazko C2 maila egiaztatzeko probaren behin-behineko emaitzak.

Erreklamazioak aurkezteko epea otsailaren 2ra arte da, egun hori barne. Erreklamazio-eskabideak posta elektronikoz bidali beharko dira honako helbide honetara: hautaketa@eitb.eus

Identifikazio kodea eta erreklamazio hitza idatzi beharko da mezu elektronikoaren gaiaren eremuan. Mezu elektronikoaren gorputzean aldiz, erreklamazioa zehaztea eskatzen da.

Euskarazko C2 mailaren probaren behin betiko emaitzak otsailaren 9an argitaratuko dira.

Honako agiri hau dago erantsita: C2_Behin_behineko_emaitzak.pdf

Informazio gehiago (1)