Itxi

Haurren minbizia

EITB Maratoiak marka guztiak hautsi ditu 676.743 euro bilduta

Marka guztiak hautsi ditu aurtengo EITB Maratoiak, 10.000 dei baino gehiagorekin. Oraindik ekarpenak egiteko aukera izango da 902 54 25 25 telefono zenbakian eta eitb.com-en.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Izan heroi egun batez / Sé héroe por un día lelopean, EITB taldeko komunikabideek (Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, EITB Musika eta eitb.com) haurren minbiziaren inguruko informazio eta sentsibilizazio kanpaina burutu dute, eta 676.743 euroko ekarpena lortu dute.

Diru laguntzak jasotzeko bideak oraindik irekita dauden arren, pasadan urtean baino 250.000 euro gehiago lortu dira jadanik, EITBko historiko elkartasun maratoi batek lortu den markarik altuena. Aurreko urteetako maratoiei begira, diru gehien batu zutenak, 2001ko haurren minbiziaren gaineko maratoia (535.263 euro) –aurtengoa, gai honen inguruan egin den bigarren maratoia izan da– , eta 2006an egindako minbiziaren gaineko maratoia (548.291) izan ziren.

Elkartasun maratoiaren bidez, asteazkenean, egun osoan zehar diru laguntza batzeko ahalegin berezia egin da. 902 54 25 25 telefonora hots egin dute dirua eman nahi duten lagun guztiek eta deiei erantzuten lagun famatuak egon dira. eitb.com-en bidez ere dirua eman ahal izan da eta bildutako diru guztia, beste behin, ikerkuntzara zuzenduko du EITBk.

Ostegunean, eguerdiko 12:00etan jasotako datuen arabera, 676.743 euro biltzea lortu du EITBk, eta 10.200 dei jaso dira. Nahiz eta ahalegin gehienak asteazkenean, abenduak 12an, egin, ostegunean ere, egun osoan zehar deiak jasotzen jarraituko du 'EITB Maratoia'k. Aurten jasotako ekarpenen artean, nabarmenenak, gipuzkoar partikular batek egindako donaziorik altuena izan da, 25.000 euro; eta ekarpenik txikiena ordea, hiru eurokoa. Bataz beste, 76.5 euroko ekarpena egin dute, aurtengo maratoiean parte hartu duten milaka pertsonek.

Lurraldeei dagokienez, Gipuzkoa izan da, ohi denez, lurralderik eskuzabalena eta 275.950 batu ditu haurren minbiziaren ikerketarako. Bizkaiak bere aldetik, 249.669 euro batu ditu eta Arabarrak 46.026 euro eman dituzte. Nafarrek bere aldetik, 23.270 euroko ekarpena egin dute. Inguruko lurraldeetatik ere, ekarpenak jaso dira, horien artean, Iparralde, Burgos, Kantabria eta Errioxa, haurren minbiziarekin eskuzabal agertu dira.

Abenduak 12an, elkartasun ahalegin berezia

Asteazkeneko programazio bereziaren barruan, 'Egun On Euskadi'k ekin dio zuzenean maratoiaren inguruan berri emateari. Oihane Mateos kazetaria izan da deigunean eta lehen konexioan Patxi Arratibel EITBko Estrategia eta Kanpo Harremanetarako zuzendaria eta Nuria Pascual BIO fundazioko Ikerketa koordinatzailea elkarrizketatu ditu. Halaber, albistegiaren aurretik ikusgai den 'Forum' elkarrizketa saioan, Begoña Zubietak Aurora Navajas, Gurutzeta Ospitaleko Pediatria zerbitzuko Haur Onkologia Saileko burua, hartu du.

Eguerdira bitartean, ETB-1en konexio laburrak egin dituzte diru bilketa nola doan jakiteko, eta 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegietan, tarte zabalagoa eskaini diote Maratoiari, eguerdian Oihane Mateosen eskutik eta gauean Amaia Uriberekin.

Arratsalde partean, ETB-2n egin da jarraipena. 'Ni Más Ni Menos' saioaren bidali berezia Nagore Real izan da eta 'Euskadi Directo'koa, berriz, Javi Palacio.
Gauean, ETB-2n saio berezia gidatu du Africa Baetak 22:30ean hasita. Zuzenean aritu da deigunetik bertatik, elkarrizketak eginez eta gaiari lotutako erreportajeei paso emanez. Ondorengo albistegi berezia amaitu bezain laster, 00:30ean, azken konexioa egin dute eta Alberto Surio zuzendari nagusiaren ahotan jakingdugu zenbat diru bildu den.

Bestalde, ETB-1en, Maikrux eta Marikarmen atsuak izan ditu berriemaile zuzeneko konexioetan, eta haur minbizia ardatz duen erreportajea ekarri digu Xabier Euzkitzeren 'Bisitaria' saioak.

Ehun bat ezagun deiak hartzen

EITB Maratoiaren egunean, nola ez, telefono deiak jasotzen ehun bat lagun ezagun egon dira. Telebista eta irratiko aurkezle, aktore, kazetari eta kolaboratzaile ugari egon dira dei gunean: besteak beste, Reyes Prados, Juan Carlos de Rojo, David Barbero, Txema Montoia, Julian Iantzi, Estitxu Fernandez, Ainhoa Garcia, Txetxu Ugalde, Vanessa Sanchez, Aitzol Zubizarreta, Pedro Mari Goikoetxea, Amaia Artetxe, Xabier Bolonburu, Iñigo Agirre, Jorge Cerrato, Xabier Usabiaga, Edurne Garmendia, Joseina Etxeberria, Maider Gorostegi, Ilaski Serrano, Dani Alvarez, Jose Ituarte, Saioa Martija, Oihan Vega, Yolanda Alzola, Adela Gonzalez, Urko Aristi, Sara Gandara, Paloma Zorrilla eta Eva Ferreira.

EITB Maratoiarekin bat egin duten aktoreen artean Gurutze Beitia, Mikel Losada, Itziar Lazkano, Sara Cozar, Ane Gabarain, Klara Badiola, Ramon Agirre, Ainhoa Aierbe, Joseba Apaolaza, Patxo Telleria, Esther Velasco, Iker Galartza, Itziar Atienza, Iban Garate, Ylenia Baglietto, Xabier Perurena, Lander Otaola, Egoitz Sanchez, Maitena Salinas, Asier Oruesagasti, Maribel Salas eta Loli Astoreka daude, baita Humberto Gutierrez umoregilea, Txan magoa eta La Otxoa ere.

Kirol munduko beste hainbat aurpegi ezagun ere topatu ditugu: Juan Martinez de Irujo, Abel Barriola, Aritz Lasa, Aritz Laskurain, Mikel Goñi, Aritz Begino, Patxi Ruiz, Alexis Apraiz, Maider Unda, Leire Olaberria, Josune Bereziartu, Iñaki eta Iñaxio Perurena, Javier Conde, Juanjo San Sebastian, Alex Txikon, Juanito Oiartzabal, Oier Aizpurua, Javier Lezkano, Garazi Sanchez, Ander eta Angel Vilariño, Efren Vazquez, Txus Jaio, Herri Torrontegi, Manu Maritxalar, Jose Luis Korta, Fede Steindl, Igor Anton, Julian Sanz, Miguel Madariaga, Marino Lejarreta, David Seco, Roberto Laiseka, Xabi Prieto, Imanol Agirretxe, Ane Bergara, Nekane Soria, Maialen Zelaia, Sendoa Agirre, Jaboga Beobide, Leire Landa, Iraia Iturregi, Cesar Krutxaga, Ismael Urzaiz, Dani Ruiz Bazan, Roberto Lopez Ufarte, Jose Angel Iribar, Iñigo Larrainzar, Javier Guruzeta eta Miguel Angel Lotina.
Kultur jarduera ezberdinetan aritzen diren hainbat lagun ere egon dira, esate baterako, Mikel Urdangarin, Amaia Zubiria, Mikel Markez, Natxo de Felipe, Iñaki Ortiz de Villalba eta Doctor Deseoko Francis eta Josi musikariak; Eneko Atxa sukaldaria; Mercedes de Miguel eta Alicia Rueda moda diseinatzaileak eta Luis Chillida.

EITB Maratoia irratietan eta Interneten

EITB komunikazio taldeko irratiek ere arreta berezia eskaini diote EITB Maratoiari, telefono gunearekin zuzeneko harremana mantenduz. Euskadi Irratian Miren Rubio izan da berriemaile eta Radio Euskadin, berriz, Iratxe Celis goizean eta Aitor Moriyon arratsaldean.

Interneti dagokionez, eitb.com-en bidez Maratoiaren egunean gertatzen den guztia zuzenean jarraitu ahal izan da. Informazioa eta bildutako diru kopurua aldioro eguneratu dute. EITBk hamahirugarren urtez jarraian egiten duen elkartasun kanpainaren inguruko informazio zabala ere topatu daiteke bertan.

Diru ekarpenak nola egin

902 54 25 25 telefonoa abenduaren 13ra arte egongo da zabalik, baina ondorengo egunetan on-line bidez ekarpenak egiteko aukera izango da eitb.com-en eta urte osoan zehar Kutxanbak-eko kontu korronteetan: BBK - 2095 0611 00 9109513824; KUTXA - 2101 0381 09 0012030854; VITAL - 2097 0178 18 0018553687.


Bideoak (2)