Audientzia
Sanferminetako txupinazoaren ETB1eko zuzeneko emanaldiaren harrera bikaina: azken 12 urteotako daturik onena
EITB
Gainera, emisioa liderrera izan zen euskaldunen artean. Beste behin, ahalegin berezia egiten ari da EITB San Fermin jaien emozio eta giroa txoko guztietara hurbiltzeko.
Martxelo Sotes eta Ilaski Serrano
2025eko sanferminetako txupinazoaren zuzeneko emanaldiak harrera bikaina izan zuen atzo ETB1en. Izan ere, Ilaski Serranok eta Martxelo Sotesek gidatutako saio bereziak % 11,1eko audientzia zatia lortu zuen Euskadin, 2013az geroko kuotarik altuena. Gainera, emisioa liderra izan zen euskaldunen artean, % 28,8ko audientzia zatiarekin. Nafarroan, berriz, % 12,6 erdietsi zuen euskaldunen artean.
Beste behin, programazio berezia jarri du martxan EITBk, San Fermin jaien emozio eta giroa geuregana hurbiltzeko. Hala, goizero, entzierroak eta aurreko kantuak zuzenean emango dira "Entzierroak 2025" saioan, 07:40etik aurrera, Nerea Reparazek aurkeztuta.
Gainera, "Biba Zuek!" Iruñetik egingo da zuzenean gaur arratsaldean, eta "Quédate" hilaren 7, 8 eta 9an. "La Otra Cara" sanferminen ingurukoa izango da uztailaren 11n, eta egun horretan bukatuko du denboraldia "Navarra Hoy" programak, jaien inguruko saio berezia eginda.
* Kuota linealak