Itxi

Estreinaldia

"Los Williams" film luze dokumentala estreinatu du, euskaraz, PRIMERAN plataformak

Raul de la Fuentek zuzendutako dokumentalak kirola eta familia giroa ditu ardatz. Bertan, Iñaki eta Nico Williamsek bertatik bertara kontatu dizkigute haien bizipenak.

"Los Williams" film luze dokumentalaren irudia. Argazkia: EITB Media

Iñaki eta Nico Williams, bi anaia futbolariak, euskaldunak eta beltzak (ghanatarren ondorengoak), euren historia harrigarriaz arituko dira, haien bizitzako bi urte erabakigarrienetan azpimarra jarrita: Qatarreko Munduko Txapelketan bi selekzio ezberdinekin parte hartu zutenekoa ekarriko dute gogora, 40 urteren ostean Athletic Clubek Errege Kopa irabazi zuenekoa ere ez dute ahaztuko, ezta Nicok Eurokopan irabazi zuenekoa ere, besteak beste.

Nazioarteko bi izar horiek euren iraganarekin eta etorkizunarekin aurrez aurre jarri ditu Raul de la Fuentek zuzendutako dokumentalak. Hala, beraien bizitzan arrastoa utzi duten gatazken inguruan gogoeta egingo dute: arrazakeria, nortasuna, frustrazioa, anbizioa eta arrakasta izango dituzte hizpide.

Ikusgai duzu, jada, PRIMERAN plataforman.

Informazio gehiago (1)