Aliantza
EITB eta Gasteizko Jazzaldia elkarlanean, beste urte batez
EITB Media
Asteburuan Prado parkea jazz musikaz bete duen Jazza Parkea ekimena babestu ostean, larunbatera bitarte Europa Jauregian eta Mendizorrotzan izango diren kontzertuen jarraipen berezia egiten ari da Radio Vitoria.
Aurtengo Jazza Parkean ekimeneko irudia
EITBren Arabako irratiaren eta Gasteizko Jazzaldiaren arteko lankidetza duela lau hamarkada hasi zen eta sendotuz joan da helburu berarekin: jazza herritarrei zabaltzea eta hurbiltzea. Dagoeneko 48. edizioa bete duen kultur hitzordu garrantzitsu honen irrati ofiziala izanik, Radio Vitoriako entzuleek Europa Jauregiko eta Mendizorrotzako kontzertuak entzun eta bizi ditzakete, Txaro Idokilisek gidatutako irratsaio berezian eta David Saenzek sare sozialetan landutako edukien bitartez.
Horren atariko, asteburuan, EITB Jazza Parkean ekimena egin da, etenik gabeko hamabi orduko musika emanaldia Prado parkean. Bertan parte hartu dute Luis Aramburu Musikako Eskolako ikasleek eta hainbat taldek: Bangbaduo, Septeto Santiaguero eta Zarata Selektion, besteak beste.
Aurtengo Jazza Parkean ekimeneko irudia