Aliantza
Bulego, Zea Mays eta Gatiburen kontzertuak, Gaztea Gauaren eskutik, abuztuan
EITB Media
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan eta Bilboko Aste Nagusian izango dira emanaldiak abuztuaren 4an, 8an eta 21ean, hurrenez hurren.
Bulego taldearen emanaldi bateko irudia
Aurten ere Gazteak babestutako kontzertuekin gozatzeko aukera izango da Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan eta Bilboko Aste Nagusian. Datorren astelehenean (abuztuak 4) izango dugu lehen hitzordua, Bulego taldearen emanaldiarekin, Gasteizko Foruen plazan. Gaztea Gauaren eskutik egingo da, halaber, abuztuaren 8ko Zea Maysen kontzertua, leku berean. Azkenik, abuztuaren 21ean Gatibu taldea arituko da Bilboko Europa Parkean.