11:30ean
Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB Media
11:30etik aurrera izango da, Ilaski Serranoren eta Ane Pedruzoren kontakizunarekin. Pedruzo Zeledonen igoeran ere esatari lanetan arituko da, Joseba Olagarairekin.
Alazne Rubio eta Ioritz Esperanza, 2024ko Edurne eta Zeledon Txiki. Irudia: EITB Media
EITBk zuzenean emango du Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera gaur, 11:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en, Ilaski Serranoren eta Ane Pedruzoren kontakizunarekin.
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiek tarte zabala izango dute EITBko hedabideetan abuztuaren 9ra bitartean. Zeledonen jaitsieraren emanaldia izan genuen abiapuntu, astelehenean. Amaiur Elizarik eta Josune Velez de Mendizabalek egin zuten kontakizuna, eta erreportari lanetan Leyre Barriocanal eta Iñigo Ciganda aritu ziren.
Zeledonen igoera larunbatean emango dute 00:40ean, ETB1en eta eitb.eus-en, Joseba Olagarai eta Ane Pedruzo esatari direla.