Itxi

Jaiak

Bilboko Aste Nagusiari jarraipen berezia, EITBn

EITB Media

Leer en Castellano

Urtero legez, Marijaiari harrera eta gaueroko suak zuzenean eskainiko dira. Gainera, "Quédate" saioa hiriko erdigunetik egingo dute zuzenean eta MAKUSIk txoko propioa izango du jaietako Txikigunean. Bestalde, Gazteak hilaren 21eko Gatiburen kontzertua babestuko du.

2024an Marijaiari egindako harreraren irudia

Bilboko Aste Nagusiaren jarraipen berezia egingo dute EITBko hedabideek abuztuaren 16tik 24ra. Jaietako ekitaldi nagusiak zuzenean jarraitu ahal izango dira telebista, irrati eta Internet bidez. Halaber, Bizkaiko hiriburuko festa giroaren berri ere emango dute albistegi eta saio ezberdinetan. 

Hasteko, larunbatean, abuztuak 16, Marijaiari harrera zuzenean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 17:55etik aurrera. Kontakizuna Klaudio Landak eta Eider Hurtadok egingo dute, eta Egoitz Txurruka eta Soraya Vegas erreportariek Arriaga Antzokiaren barrualdean eta kanpoaldean bildutako lagunak elkarrizketatuko dituzte. 

Bestalde, igandean hasi eta aste osoan zehar, Bilboko suak zuzenean emitituko dira Ilaski Serranok eta Klaudio Landak gidatutako saio bereziaren barruan. Bertan, hainbat gonbidatu hartuko dituzte gauero. Gainera, Leire Torrek ETB2n aurkezten duen "Quédate" saioa zuzenean egingo da Bilboko erdigunetik, astelehenetik ostiralera. Saioak jaien jarraipen zabala eskainiko du, gonbidatu desberdinekin eta sorpresa askorekin. 

Aurten, Gaztea Gauaren eskutik, Gatiburen kontzertuarekin gozatu ahal izango dugu, Europa parkean, abuztuaren 21ean. Halaber, abuztuaren 24an Plaza Barrian egingo den 65. Txistu Alardea grabatuko du EITBk irailean eskaintzeko. 

Azkenik, MAKUSIk txoko propioa izango du Bilboko Aste Nagusiko Txikigunean. Bertan, hainbat jarduera eta jolas topatuko dituzte etxeko txikienek, eta klubeko bazkide egiteko informazio gunea egongo da.