Itxi

EITB Kulturarekin

ZETAK taldearen "Mitoaroa II" ikuskizuna zuzen-zuzenean eskainiko du EITBk larunbat honetan Ilunbetik

EITB Media

Leer en Castellano

22:00etatik aurrera, bi lekutan ikusteko aukera izango da: ETB2n Xabier Garcia Ramsdenen kontakizunarekin eta PRIMERAN doako streaming plataforman Ainhoa Vitoriaren kontakizunarekin.

Zetak taldearen kontzertuaren irudi bat, EITB Mediaren bideo batetik ateratakoa

Joan den urtarrilean Nafarroa Arenan lortutako arrakastaren ondoren, ZETAK taldeak Donostiako Illunben beteko du hiru egunez Mitoaroa II ikuskizunarekin. Bertan egoterik ez dutenez, ETB2n eta PRIMERAN doako streaming plataforman ikusi ahal izango dute larunbat gaueko emankizuna, zuzenean, 22:00etatik aurrera.  

AAZTIYEN diskoa oinarri hartuta sortu zuen Pello Reparazek Mitoaroa sortzeko: euskal mitologia, nafar inauteriak eta ZETAK unibertsoaren arteko crossoverra. Nafarroa Arenakoa fikziozko mundu batean gertatu zen. Ilunberako Reparaz pausu bat haratago joan da, ikuskizuna gurea ez den errealitate batean kokatuz, bere pertsonaia eta gertakariekin. ZETAKen musika gidari, unibertso berri hori esploratzeko aukera izango dugu. 

250 langile eta 150 kolaboratzaile baino gehiagok hartuko dute parte Mitoaroa II ikuskizunean. Tartean, emanaldia ETB2n eta PRIMERANen zuzenean eskaintzeko ardura izango duen taldea. 

ETB2ko emanaldiaren kontakizuna Xabier Garcia Ramsden Radio Euskadiko kazetariak egingo du eta PRIMERAN plataforman, berriz, Ainhoa Vitoria Gazteako kazetaria arituko da esatari lanetan.