Itxi

EITB ALBISTEGIAK

"Teleberri"ko plato ikusgarriarekin eta aurpegi berriekin abiatu dute ETBko albistegiek denboraldia

EITB Media

Leer en Castellano

EITB etengabe ari da lanean bere ekoizpenen bikaintasunaren alde, berrikuntza teknologikoen bitartez. Oraingo honetan, ETB2ko albistegiaren platoa eraberritu du, ikusgarriagoa eta modernoagoa izateko, pantaila handi batekin.

ETBko albistegietako lantaldea

ETBko albistegien denboraldia jarri da abian astelehen honetan (irailak 8) nobedade nabarmenekin. Horien artean, "Teleberri"k plato berria estreinatu du, modernoagoa eta pantaila handiago eta ikusgarriago batekin. 

Horrez gain, aurpegi berriak izango ditugu denboraldi honetan aurkezle lanetan: Dani Alvarez Radio Euskadiko orain arteko Albistegi buru eta urte askoan "Boulevard" irratsaioaren gidari izan den kazetariak telebistako albistegietara egingo du jauzi, gaueko "Teleberri" gidatzeko, aste barruan. Asteburuetan, berriz, Saioa Martija izango dugu aurkezle aurrerantzean. Africa Baetak osatuko du ETB2ko taldea, eguerdietako edizioan. 

ETB1en, "Egun On" goizeko albistegia ere berrikuntzekin dator: Asier Otegui batuko zaio Irati Errandoneari aurkezle lanetan. Halaber, Nerea Reparaz itzuliko da gaueko "Gaur Egun" albistegira aste barruan. Eguerdietan, Xabier Usabiaga arituko da orain arte legez eta asteburuetan Lierni Agirrezabala. 

Zintzotasuna, egiazkotasuna, zorroztasuna eta hurbiltasuna dira Euskadiko albistegi liderren oinarria. Astelehenean berebat, datuen kazetaritza oinarri duen EITB Dataren ale berria aurkeztu  dute, tenperatura altuen inguruan.

Bideoak (1)