Zinemaldia
Euskal zinemak gaurik bereziena ospatuko du gaur, Euskal Zinemaren Gala handian
EITB
Inoizko euskal produkziorik gehien egongo den urte honetan festa itzelezkoa izango da. Besteak beste, Sara Fantova zinemagileak EITBren Egile Berriak saria jasoko du "Jone, Batzuetan" bere lehen lanagatik. Iñigo Aristegui artistak sortutako 'Oihua' eskultura da saria. 22:15etik aurrera, ETB1en.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal Zinemaren Gala handia ospatu da astearte honetan, irailaren 23an, EITBren eskutik, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Euskal zinemaren festa handia izango da, Zinemaldian inoiz baino euskal ekoizpen gehiago aurkezten diren urtean. Halaber, emanaldi berezi eta sorpresak izango dira gala berezian.
Bertan, EITBren Egile Berriak Saria jasoko du Sara Fantovak, Jone, batzuetan bere lehenengo lanak izan duen arrakasta gailentzeko. Unai Iparragirre ETBren zuzendariak emango dio golardoa. Hirugarrenez banatuko du EITBk egile berrien talentua nabarmentzeko sortutako saria. Nobedade gisa, aurtengo ediziotik aurrera, Iñigo Aristegui artista donostiarrak sortutako eskultura sarion ikur bilakatuko da.
Euskal Zinemaren Galan, halaber, lau sari hauek banatuko dira: GIDOI + SGAE Euskal Herriko Gidoigile Onenaren Saria Borja Cobeagak jasoko du, Los aitas filmaren gidoiarengatik; interpretazio lana aintzatesteko eta bultzatzeko EAB Bultzada Saria Miren Gaztañagak, egindako aktore ibilbidearengatik; EZAE Saria Arantxa Etxebarriaren La infiltrada filmarentzat izango da, Euskadin arrakastatsuena izan den euskal produkzioko filma izateagatik, eta Zinemira Saria Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariek jasoko dute. Zinemaldiak eta EPE-IBAIAk (Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Independenteen Elkartea) urtero ematen dute sari hori, euskal zinemagintzako egile garrantzitsu baten ibilbidea aitortzeko.
Euskal zinema munduko aurpegi ezagunez gainera, kultura arloko, gizarteko eta erakundeetako goi mailako ordezkariak izango dira galan. Sara Cozarrek eta Joseba Apaolazak gidatuko dute ekitaldian eta honako hauek hartuko dute parte: Lara Izagirre, Ivan Miñanbres, Marian Fernández, Arantzazu Calleja, Kepa Errasti, Diego San José, Mikel Pagadi, Aitor Eneriz, Fran Lasuen, Jone Laspiur, Alizia Otxoa, Koldo Zuazua, Alfonso Benegas, Iban Garate eta Ramon Agirre. Gonbidatuen artean ere egongo dira Estibaliz Urresola, Paul Urkijo, Koldo Olabarri, Nerea Mazo, Jon Plazaola, Aitziber Garmendia; "Desagertuta", "Go!azen" eta "Irabazi Arte" telesailetako ekipoak; Erika Olaizola, Ainhoa Etxebarria, Telmo Irureta, Amancay Gaztañaga, Süne, Janus Lester Nerea Torrijos, Miren Arzalluz, Eder Aurre, Mikel Urmeneta… Baita EITBko aurpegi ezagunak ere, tartean, Klaudio Landa, Antton Telleria, Ilaski Serrano, Xabier García Ramsden, Sara Gandara, Saioa Martija eta Nerea Alias. Eta jakina, Zinemaldian presente dauden filmeetako ekipoak ere alfonbra gorria barna pasiatuko dute, besteak beste, Karmele, Maspalomas, Zeru Ahoak, Aro Berria eta beste hainbat.
19:00etan hasiko da gala, baina, aurretik, Victoria Eugenia antzokirako alfonbra gorria hasiko da.
ETB1n eta eitb.eus-en ere izango da ikusgai Euskal Zinemaren Gala handia, 22:15ean hasita.