Aurrestreinaldi
EITBren parte-hartzea duen "Decorado" animaziozko filmaren aurrestreinaldia, Bilboko PreFANT ekitaldian
Gure lankide izandako Felix Linaresekin batera, EITBren ordezkaritza zabala izan da bertan: Vanesa Fernandez, Joselu Blanco, Iraide Muga eta Maria Basagoiti.
Bilboko PreFANT ekitaldia
Sitgeseko Sail Ofizialean estreinatu ondoren, Alberto Vazquezek zuzendutako lana PreFANT zikloan aurkeztu da, 2026ko maiatzean ospatuko den Bilboko Fantasiazko Zinema Jaialdiaren 32. edizioaren aurrerapen ekitaldian.
Zuzendariak berak eta Ivan Miñambres ekoizleak eman dute animaziozko filmaren nondik norakoen berri. Krisi existentzial batean harrapatutako Arnold saguaren bizipenak islatzen ditu Decoradok