Itxi

SARIA

EITB eta De eso no se habla-ren "Se llamaba como yo"k podcast onenaren Ondas saria irabazi du

EITB Media

Leer en Castellano

GUAUn dago entzungai Isabel Cadenas Cañonen podcast sorta. Hildako ahizparen izena hartu zuen emakume baten istorioa du abiapuntu. Ahizpa bi urte lehenago hil zen, bonba baten ondorioz, tren geltoki batean.

GUAUn dago entzungai Isabel Cadenas Cañonen podcast sorta

Isabel Cadenas Cañonen "Se llamaba como yo" podcast sortak podcast onenaren Ondas saria jaso du. Honako hau izan da epai-mahaiaren azalpena lana saritzeko: "Historia handiak, askotan, gizarteak edo gutako bakoitzak errealitate deserosoak ezkutatzeko altxatzen dituen isiluneen atzean ezkutatzen direla balioesteagatik. Isabel Cadenasek isilarazitako sekretuei buruzko serie bikain bat eraiki du "De eso no se habla" lanean, eta hirugarren denboraldi honetan, ETAk hil zuen lehen neskatoaren ezkutuko istorioa berreraiki du. Edo ez... ". 

Zortzi kapituluk osatzen dute "Se llamaba como yo" eta EITBren GUAU audio plataforman entzun daitezke. Oinarrian, ahizparen izena hartu zuen emakume baten istorioa dugu. Ahizpa bera jaio baino bi urte lehenago hil zen, bonba baten ondorioz, Amarako geltokian, Donostian. Isiltasun baten istorioa da: neskato haren dolua ezkutuan bizi izan zuen familia batena. Isiltasun astun bat, egunerokoa, eta ikerketa, ezinezkoa zirudien garaian. Eta, berrogeita hamar urte geroago, isiltasuna apurtzera etorri zen zarataren istorioa ere bada. Eta herrialde oso batentzat izan zuen esanahia ere azaltzen du. 

Astearte honetan ezagutzera eman diren Ondas sariek, besteak beste, irratiek itzalaldian izan duten papera ere saritu dute. 

Sari banaketa Bartzelonako Teatre del Liceun izango da azaroaren 26an.