Itxi

Seriesland Bilbao

Zazpi sari EITBri, Seriesland Bilbao International Digital Festival jaialdian

EITB

Leer en Castellano

"Desagertuta", Marina Ostolaza ("Power Up"), "Irabazi arte!", "Intimitatean", "Voces de la Tierra", "Ardi beltzak" eta "Itsatsita, berriz" saritu dituzte Bilboko Guggenheim Museoan izan den ekitaldian.

Saridunetako batzuk, Iraide Muga PRIMERANeko arduradunarekin

EITBk zazpi sari irabazi ditu Seriesland Bilbao International Digital Festival jaialdiaren 11. edizioan. Itxiera-ekitaldia Guggenheim Museoan egin da zapatu honetan, azaroaren 8an.

"Desagertuta" (PRIMERAN) serie arrakastatsuak Euskarazko Eduki Onenaren saria lortu du, eta Marina Ostolaza aktoreak irabazi du Antzezpen Onenaren saria, gazteentzako "Power Up" (MAKUSI) seriean superheroi gisa egindako lanarengatik. 

Halaber, Haur eta Gazteentzako Euskal Serie Onenaren saria "Irabazi arte"k eskuratu du (MAKUSI / PRIMERAN); Euskal Serie Dokumental Onenarena, "Voces de la Tierra"k(PRIMERAN), eta Euskal Saio Onenarena Nerea Aliasek gidatutako "Intimitatean" tarteak (PRIMERAN). 

Jaialdiko sari berezietako bat Xabin Fernandezek aurkeztutako "Ardi beltzak" (PRIMERAN) lanak irabazi du Argi Gizarte-gaia saria.

Gainera, euskarazko "Itsatsita, berriz" serie musikalak (PRIMERAN) beste sari berezi bat jaso du. Sari horri esker, maiatzean, Los Ángelesen (AEB) egingo den LA Webfesten, webserieen munduko lehen jaialdian, parte hartu ahal izango du.

Aurtengo epaimahaia ibilbide ezaguneko hainbat profesionalek osatu dute: besteak beste, Felix Maximilian ("Machos alfa") aktore alemaniarrak eta zazpi Goya sari irabazi dituen Ivan Miñambres ekoizle bilbotarrak. Sari-banaketa Keunam umoristak gidatu du, eta Kai Nakairen emanaldia izan da.